Chiado | |
---|---|
etxadia | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Portugalgo barrutia | Lisboa |
Hiria | Lisboa |
Geografia | |
Koordenatuak | 38°42′38″N 9°08′32″W / 38.7106°N 9.1422°W |
![]() | |
Demografia |
Chiado Lisboako auzo historikoa da, Bairro Alto eta Baixa Pombalinaren artean kokatzen dena. Gaur egun Lisboako eremu komertziala da.
1567 inguruan sortu omen zen izena, diotenez zalgurdien gurpilen zaratan omen du jatorria.
Erromatarren garaiko aztarnak aurkitu badira ere, XV mendeko Lisboaren hedakuntzan du jatorria. Hasiera batean Rua Garrett dotoreari esaten zitzaion Chiado, Almeida Garrett poetaren omenezko kaleari, bina ondoren inguruko eremu guztiak hartu zuen izen hori.
XIX mendearen bukaeran eta XX mendearen hasieran Lisboako poeta eta idazleak bertako kafetegietan biltzen ziren, Fernando Pessoa besteak beste, horregatik dago A Brasileira kafetegi famatuaren terrazan Pessoaren estatua bat.
1988an sute batek hainbat eraikin kaltetu zituen baina Álvaro Siza Vieiraren gidaritzapean berriztu zen auzoa.