Chicago Fire estatubatuar telesail dramatikoa da, Michael Brandtek eta Derek Haasek NBCrako sortua. Wolf Entertainmenten Chicago frankiziaren lehen telesaila izan zen.[1]
Telesailak Chicagoko suhiltzaileen eta paramedikoen bizitzak, profesionalak zein pertsonalak, ditu ardatz: 81. kamioia, 3. erreskate eskuadroia, 61. anbulantzia eta 25. batailoia dituen 51. geltokian. Andy Darden suhiltzailearen heriotzaren ondoren, leialtasuna hautsi egiten da eta Matthew Casey 81. Kamioiko tenientea eta Kelly Severide 3. erreskate taldeko tenientearen artean banatzen da. Severide okerrago sentitzen da Dardenen emazteak bere heriotzaren errua duela jakiten duenean. Bi tenienteek errua taldearen onerako jasaten ikasi beharko dute eta bide onetik jarraitu.
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |