Chicomuceltec hizkuntza [Tʃikomuselteko] | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Mexiko ( Chiapas) eta Guatemala (Huehuetenango) |
Hiztunak | XX.mendearen 80 hamarkadan desagertuta [1] |
Eskualdea | Mesoamerika |
Hizkuntza sailkapena | |
Maia hizkuntzak, Huasteko hizkuntza | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza eranskaria |
Alfabetoa | baliorik ez |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | cob |
Ethnologue | cob |
Glottolog | chic1271 |
IETF | cob |
Chicomuceltec hizkuntza (baita Chikomuselteko edo Chicomucelteko ere; antzinean Cotoque ) maia hizkuntza bat zen, huasteko familiakoa. Hiztunak Chiapas inguruan kokatzen ziren: Chicomuselo, Mazapa de Madero eta Amatenango de la Frontera herrietan. Guatemalan ere gutxi batzuk baziren. Joan den mendeko 80. hamarkadan desagertutzat eman zen Chicomuceltec hizkuntza.[1] Gaur egun, haien oinordekoek, 1500 Mexikon eta 100 Guatemalan, gaztelaniaz hitz egiten dute.
Hizkuntza honen inguruko lehenengo dokumentazioa XIX. mendean eman zen, Mesoamerikan Karl Sapper linguistak egin zituen lehenengo bidaietan.[2] Txosten horiek 1888tik 1895ra agertu ziren. 1930an huasteko hizkuntzarekin zuen lotura behin betiko ikusi zen (Kroeber, 1939). Hizkuntza honen testigantza zaharrena 1775kokoa da eta Pariseko Frantziako Liburutegi Nazioanalean dago jasota; testu katoliko batean hizkuntza horren zortzi esaldi jasotzen ziren. Bertan Cotoque izena ematen zitzaion.
Beste huasteko hiztuekiko isolamendua justifikatzeko hipotesi desberdinak planteatu dira: