Chisum 1970eko Andrew V. McLaglen estatubatuar zinema zuzendariaren western filma bat da. Bertan, Forrest Tucker, Christopher George, Ben Johnson, Glenn Corbett, Geoffrey Deuel, Andrew Prine, Bruce Cabot, Patric Knowles eta Richard Jaeckel aktoreek antzeztu zuten.
Filma Chisum and the Lincoln County Cattle War ("Chisum eta Lincoln Konderriko Azienda Gerra"), hura era berean 1878an Mendebaldeko Urruneko Mexiko Berria estatuan jazotako Lincoln konderriko gerra eta hartan parte hartu zuten John Chisum, Pat Garrett eta Billy Haurra pertsonaien bizitzetan oinarritua dagoelarik.
AEBko Gerra Zibila amaitzean dirutza handiak sortu dira, orokorrean gizon gogor eta aintzindariek lortu eta pilatuak. Texasen, John Chisum (John Wayne) arrantxeroak hutsetik hasita abelzaintza negozio bikaina altxatzea lortu du. John "Pecoseko Erregea" ezizenez ezaguna da, ibai horretako uren monopolioa baidu, ur hauek nekazarien artean banatzen dituelarik. Baina laisterrera gainontzeko abelzaintzaile, arrantxero eta nekazarien arteko liskarrak hasiko dira, Lincoln konderriko gerra ospetsua piztuko delarik.