Chlorophorus figuratus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Cerambycidae |
Leinua | Clytini |
Generoa | Chlorophorus |
Espeziea | Chlorophorus figuratus Scopoli, 1763 |
Chlorophorus figuratus Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Scopolik 1763an deskribatu zuena. Europa guztian zabaldurik dago, baita Euskal Herrian ere[1][2].
Tamaina txikiko kakalardoa da, 8-13 mm-ko luzera baino ez du[3]. Gorputza luzea eta zilindriko samarra da. Burua eta pronotoa beltzak dira baina ile labur grisez estalita daude. Elitroak beltzak baina lerro eta puntu gris argiz egindako marrazkiak dituzte, horrek ematen dio figuratus izena, "figuraz apaindua" esan nahi du[4].
Europa guztian zabaldurik dago Kazakhstan eta Kaukaso alderarte[3]. Zelai eta baso ertz eguzkitsuak atsegin ditu. Helduak apiazeoen loreen infloreszentziatan aurkitzen dira gehienetan.
Bi urtetako zikloa betetzen dute. Helduak maiatza eta abuztua artean ikusten dira[3]. Arrautzak enbor hiletan jartzen dituzte eta larbak haietako zuraz elikatzen dira[5]; hurritzetan, gaztainondotan, aranondotan, elorri beltzetan eta basaerramutan agertzen dira. Udaberria hasterakoan pupa eratzen dute eta maiatzean ateratzen dira imagoak[3].