Christie Hennessy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tralee, 1945eko azaroaren 19a |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Heriotza | Londres, 2007ko abenduaren 11 (62 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: mesotelioma |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Genero artistikoa | herri-musika |
Musika instrumentua | ahotsa |
Christie Hennessy, Edward Christopher Ross jaioa (Tralee, 1945eko azaroaren 19a – Londres, 2007ko abenduaren 11) irlandar folk abeslari eta egile abeslaria izan zen.
Sei urterekin gitarra bat jaso zuen lagun baten eskutik. Hamaika urterekin eskola utzi eta mezulari lanetan aritu zen. Dislexia larri baten ondorioz, ez zen idazteko eta irakurtzeko gai. Ondoren, Londresen lan egin zuen eraikuntzako langile gisa.
1972an The Green Album diskoa kaleratu zuen. Ez zuen arrakasta handirik izan, eta berriro hasi zen lanean. Hogei urte behar izan zituen bigarren lana argitaratzeko, oraingoan arrakasta handiarekin Irlandan. Hurrengo diskoek ere arrakasta izan zuten.
Christy Moore eta Frances Black artistentzat ere idatzi zituen abestiak, eta Get Well Soon telesailerako musika konposatu zuen.
Biriketako minbiziak jota hil zen Londresen, ziurrenik eraikuntza lanetako asbesto urteen ondorioz. Haren errautsak jaioterrian lurperatu zituzten, eta haren omenezko estatua bat altxatu zuten.