Christopher Hill

Christopher Hill
Bizitza
JaiotzaYork1912ko otsailaren 6a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaOxfordshire2003ko otsailaren 23a (91 urte)
Heriotza modua: eritasuna
Hezkuntza
HeziketaBalliol College
St Peter's School (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)William B. Vlcek (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria
Enplegatzailea(k)Oxfordeko Unibertsitatea
Cardiffko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako Zientzien Akademia Berlinen
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Hungariako Zientzien Akademia
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

John Edward Christopher Hill (York, Erresuma Batua, 1912ko otsailaren 6a2003ko otsailaren 23a) historialari marxista izan zen. Ingalaterra eta Erresuma Batuko XVII. mendeko historian aditua zen.

Bere gurasoak kristau metodistak ziren.

St. Peter's School-en hasi zen ikasten, eta 16 urterekin Balliol College-ra joan zen.

Oxfordeko Unibertsitatean zegoela, marxista bihurtu zen, eta 1935ean Alderdi Komunistako kide egin zen. Urte hartan Sobietar Batasunean egon zen. Handik itzuli zenean irakasle aritu zen Cardiffeko University College-n eta bi urte beranduago Balliol-era itzuli zen historia modernoa irakastera

1940an The English Revolution 1640 artikulu ospetsua argitaratu zuen.

Urte hartan bertan Britaniar Armadan izena eman zuen, eta Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen.

Gerraostean Alderdi Komunistako Historialarien Taldea osatu zuen beste historialari garrantzitsu batzuekin batera (E. P. Thompson, Eric Hobsbawm...).

1952an talde hartako kideek aldizkari bat sortu zuten, Past and Present. Aldizkari hori aitzindari izan zen langile-klasearen historia aztertzen.

1956an, Sobietar Batasunak Hungaria inbaditu zuenean, Alderdi Komunista utzi zuen, beste historialari batzuekin batera.

Balliol-eko errektore izendatu zuten, eta kargu hura uztean Open University-ko irakasle bisitari gisa aritu zen. [1]

Marxismoa determinismo ekonomikotik banatzen ahalegindu zen, uste zuelako gatazka materialak ez zirela analisia merezi zuten bakarrak. Politikaren eta ekonomiaren artean interakzioa zegoela azpimarratzen zuen. Eta Ingalaterrako Iraultza ulertzeko erlijioari buruzko gaiak ulertu behar zirela zioen, hauek politikan eta gizartean zuten eragina ulertzeko. Iraultza bat gertatzeko, ideien aldaketa bat egon behar zela zioen.

Bere ustez, bi iraultza egon ziren XVII. mendeko Ingalaterran: bata, boteretsuen bi bandoren artekoa; bestea, beheko klasekoena, erreforma legalak eskatzen zituztenena (elizari zergarik ez ordaintzea, adibidez). Dena dela, Hillen ustetan Ingalaterrako Iraultzan ez zen egon burgesia kontzienterik, nahiz eta iraultzaren ondorioz kapitalismoak garatzeko aukera hobeak izan zituen. Iraultzan alderdi ekonomikoak eta erlijiosoak bat egin zuten: Negozioa modu askean egin nahi zutenak zeuden, baina baita euren erlijioa nola bizi erabaki nahi zutenak, estatuaren elizatik kanpo.[2]

Lan aipagarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • The English Revolution (1940).
  • Lenin and the Russian Revolution (1947).
  • The Good Old Cause (1949).
  • Economics Problems of the Church (1955).
  • Puritanism and Revolution (1958).
  • The Century of Revolution (1961).
  • Society and Puritanism in Pre-Revolutionary England (1964).
  • Intellectual Origins of the English Revolution (1965).
  • Reformation to Industrial Revolution (1967).
  • God's Englishman (1970).
  • The World Turned Upside Down (1972).
  • The English Revolution (1977).
  • Intellectual Consequences of the English Revolution (1980).
  • The World of Muggletonians (1983).
  • The Experience of Defeat (1984).
  • The English Bible in 17th Century England (1993).
  • Liberty Against the Law (1996).
  • The Changing Politics of Foreign Policy (2002).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Christopher Hill» web.archive.org 2007-01-01 (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).
  2. «The legacy of Christopher Hill» pubs.socialistreviewindex.org.uk (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]