Chumy Chúmez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José María González Castrillo |
Jaiotza | Donostia, 1927ko maiatzaren 8a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 2003ko apirilaren 10a (75 urte) |
Hobiratze lekua | Polloeko hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: gibeleko minbizia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria eta komikigilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Chumy Chúmez |
|
José María González Castrillo (Donostia, Gipuzkoa, 1927ko maiatzaren 8a - Madril, Espainia, 2003ko apirilaren 10a), Chumy Chúmez ezizenagatik ezagunagoa zena, gipuzkoar marrazkilari eta idazlea izan zen.
Hainbat aldizkari eta egunkaritan argitara eman zituen umorezko marrazkiei zor die ospea, batez ere umore beltzekoei, baina bere ibilbide artistikoan beste hainbat alor landu zituen. Donostian zeukan funtzionario lana utzi eta Madrila joatea erabaki zuenean, hain zuzen, margolari izatea zuen asmoa, nahiz eta alor horretan ez zuen umorezko marrazkigintzarekin izandako arrakastarik.
Aldizkari askotan lan egin zuen: Codorniz, Madrid, Triunfo, Hermano Lobo, El Diario Vasco. 1999an Chumy Chúmezen lanaren ikuspegi zabala eskaintzen zuen erakusketa eratu zen Donostiako San Telmo Museoan. Lehenago Madrilgo Conde Duque Zentroan egondako erakusketa hark bere alde ezezagunenak utzi zituen agerian, umoreari lotuak ez daudenak, alegia.
Liburu ugari ere eman zituen argitara, besteak beste Yo fui feliz en la guerra (1986), Ayer casi me muero (1988), Lo mejor de Chumy Chúmez (1992), La enfermedad desde el enfermo (1992), Una biografía (1994), Hacerse un hombre (1996) eta Moderna cartilla de urbanidad (1999).
Gibeleko minbiziak jota hil zen Madrilen 75 urterekin.