Cimarron 1960ko Anthony Mann estatubatuar zinema zuzendariaren western filma bat da. Edna Ferber idazlearen Cimarron eleberrian oinarritua dago, aurreko 1931ko Cimarron filmaren berregokitzapena da. Glenn Ford, Maria Schell, Anne Baxter eta Harry Morgan aktoreek antzeztu zuten.
Filma hau 1960ko hamarkadan Anthony Mannek filmatutako hiru epika filmeetako bat da, gainontzeko biak, El Cid (1961) eta The Fall of the Roman Empire ("Erromatar Inperioaren Gainbehera") dira.
Bi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen: Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (George W. Davis, Addison Hehr, Henry Grace, Hugh Hunt, and Otto Siegel) eta Soinu onenaren Oscar Saria (Franklin Milton).
1889, Mendebalde Urruna. Lursail berriez jabetu nahi duten milaka aintzidari Oklahomako lurraldea zibilizazioari irekiko dion ateko abiapuntura doaz. Haien artean Yancey Cravat (Glenn Ford) eta Sabra emaztea daude (Maria Schell), azken honek hiria laga eta abentura honetan bere senarraren alboan egon nahi izan du.