Claire Keefer | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | 1995eko maiatzaren 5a (29 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Australia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta eta zaindaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Claire Keefer (Australia, 1995eko maiatzaren 5a) australiar haur zaintzailea da. Neurri txikiko australiar atleta paralinpiarra da, disko eta pisu jaurtiketan aritzen dena. Rio de Janeiron 2016ko Udako Paralinpiar Jokoetan bere herrialdea ordezkatu zuen atletismoan, eta brontzezko domina bat irabazi zuen bertan.[1] Zilarrezko domina bat eta brontzezko beste bat irabaziak ditu Atletismo Paralinpiarreko Munduko Txapelketetan.
1995eko maiatzaren 5ean jaio zen, akondroplasiarekin, eta, beraz, garaiera txikiko pertsona da.[2] Gurasoak Lindsay eta Sue Keefer dira eta Withcotten (Queensland, Australia) bizi dira.[3] Toowoombako St Ursula Collegen aritu zen.[4] Withcotten bizi da batez ere, Lockyer Valley eskualdeko landa-herri batean, Queenslanden, eta hantxe egiten du lan, lanaldi partzialean, haurren zaintzaile.[3]
2009an hasi zen atletismoa egiten eta F41 sailkapenean lehiatzen da.[2] Ez zen Londresko 2012ko Udako Joko Paralinpikoetan lehiatzeko hautagaia izan, 18 urte baino gutxiago zituen eta.[2] F41 sailkapenean emakumeentzako atletismo ekitaldi bakarrak disko jaurtiketa eta bala jaurtiketa dira.[3] 2015ean, Keeferrek zilarrezko domina irabazi zuen diskoan, eta brontzezkoa bala jaurtiketan, KPIaren Sari Nagusiko topaketa batean, Dubain.[5]
2015eko KPI Atletismoko Munduko Txapelketan, Dohan, brontzezko domina irabazi zuen emakumezkoen pisu jaurtiketako F41 proban, 7,62m-ko errekor nazionala ere lortuta. Laugarren amaitu zuen emakumezkoen F41 diskoan.[6] Aim For the Stars Foundation, Layne Beachley Foundation erakundearen laguntza jaso izan du.[7] Astean lau aldiz bisitatzen du Queenslandeko Kirol Akademia Brisbanen entrenamendu teknikoa egiteko.[3] «Indarra tamainan» da haren filosofia.[2]
Brontzezko domina bat irabazi zuen 2016ko Rio de Janeiroko Paralinpiar Jokoetan, F41 proban, 8,16 metroko bala jaurtiketa batekin.[8]
2017ko Atletismo Paralinparreko Munduko Txapelketetan, Londresen, Ingalaterran, zilarrezko domina irabazi zuen emakumezkoen pisu jaurtiketako F41 proban, 8,44 metroko jaurtiketarekin.[9] 2019ko Atletismo Paralinpiarreko Munduko Txapelketetan, Dubain, 9,19ko jaurtiketa egitea lortu zuen eta brontzezko domina irabazi emakumezkoen pisu jaurtiketako F41 txapelketan.[10]