Claudio Acquaviva

Claudio Acquaviva

5. Jesusen Lagundiko aita jeneral

1581 - 1615eko azaroaren 15a
Everard Mercurian (en) Itzuli - Mutio Vitelleschi (en) Itzuli
Hautetsia: 4th General Congregation of the Society of Jesus (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaAtri1543ko irailaren 14a
Herrialdea Espainia
HeriotzaErroma1615eko urtarrilaren 31 (71 urte)
Familia
AitaGiovanni Antonio Donato Acquaviva d'Aragona
LeinuaHouse of Acquaviva (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Claudio Acquaviva (Atri, 1543ko irailaren 14a - Erroma, 1615eko urtarrilaren 31) italiar jesulaguna izan zen. 1581ean 5. Jesusen Lagundiko buruzagi nagusia aukeratu zuten.

Atriko 9. dukearen semea izan zen. Giza Zientziak, Matematika eta Jurisprudentzia ikasi zituen Perugian eta Pio IV.a Aita Santuak aita santuaren txanbelan izendatu zuen. 1567an Jesulagundian sartu zen eta laster ardura karguak hartu zituen. Napoliko Goi Orokorra izan zen, eta Erromakoa gero. Konpainiaren bigarren sortzailea deitu diote.

1581ean Konpainiako buruzagi nagusi aukeratu zuten. Konpainiako kideen kopurua hirukoiztu egin zen eta eragina handitu egin zen. Misiolarien kopuruak gora egin zuen Indian eta Japonian, eta Txinan ezarri ziren.