Artikulu hau 1934ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Cleopatra».
Cleopatra filma Cecil B. DeMille zinemagilearen lana da, 1934. urtekoa. Filmak 5 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, 1 irabaziz.[1]
1934an, Hays Kodea martxan jarri berria zen, eta, beraz, DeMillek asmamena erabili behar izan zuen aurreko ekoizpenetan baino gehiago. Hasi bezain laster, emakume biluzi bat ikus dezakegu, intsentsu-erregailu baten atzean estrategikoki ezkutatuta.
Filmak Kleopatraren maitasun-bizitza du ardatz, hasiera batean Julio Zesar eta ondoren Marko Antonio maitale zituena. Bere buruaz beste egin zuen Oktaviok Egipto konkistatu ondoren.