Clytus arietis

Clytus arietis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCerambycidae
LeinuaClytini
GeneroaClytus
Espeziea Clytus arietis
Linnaeus, 1758

Clytus arietis Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Lineok 1758an deskribatu zuena. Europan, Ekialde Hurbilean (Iraneraino) eta Siberian hedaturik dago. Euskal Herrian ere aurkitzen da[1].

Batesiar mimetismoaren adibide garbia da. Liztorraren itxura dauka eta haren mugimenduak eta hegan ateratzen duen burrunba imitatzen ditu baina ez du harraparien aurrean bestelako ezaugarri pozoitsu edo desatseginik[2].

8-14 mm arteko luzera du eta gorputza beltza da, baina lerro hori nabarmenak ditu. Antenak marroi laburrak ditu, muturrak beltzak dira. baina baraila sendoak ditu. Hankak ere marroiak dira eta azken segmentuan ile ugari ditu, horiei esker azaleratara itsatsi daiteke[3].

Clytus arietis heldua masustondo beltzean.

Larbak enbor hiletako zurez elikatzen dira eta ekosistematan deskonposizio funtzioan hartzen dute parte. Helduak loreen polinizatzaileak dira[4].

Landare apaingarrietan, sasiakazian esate baterako, kalteak eragin ditzake.

Bi edo hiru urtetako zikloak betetzen dituzte. Larbak haritz edo fruitarbolen enborretan bizi eta elikatzen dira eta hainbat estadio izaten dituzte. Udazkenean pupa eratu eta horrela hibernatzen dute. Pupa aldiak hilabete inguru irauten du[5].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  2. «Guía Visual de la Biodiversidad de Navarra» www.guiavisual-gorosti.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
  3. journals.biologists.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
  4. Anoktua. (dimecres, 10 de juny del 2020). «Escarabats del gènere Clytus (Escarabat vespa)» Biodiversitat del Marquesat (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
  5. «Clytus arietis arietis» www.cerambyx.uochb.cz (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]