Col du Galibier | |
---|---|
Route des Grandes Alpes (en) | |
Geografia | |
Altuera | 2.642 m |
Mendikatea | Alpeak eta Arves massif (en) |
Lurraldea | Savoia eta Alpe Garaiak |
Ezaugarriak | |
Malda | hego: % 7.4 ipar: % 6.8 |
Col du Galibier edo soilik Galibier Frantziako Alpeetan dagoen mendate bat da. Sarri Frantziako Tourrak zeharkatzen duen mendaterik altuena da.
Galibierrek Saint-Michel-de-Maurienne eta Briançon elkartzen ditu Col du Télégraphe eta Col du Lautaret mendateen bidez. Mendate hau, neguan, ohi itxita egoten da.
Massif d'Arvan-Villards eta Massif des Cercesen artean dago, bere izena Grand Galibier bezala ezagutzen den mendikate sekundario batetik hartuz.
Frantziako Tourrak sarritan zeharkatzen du Galibier mendatea, ia beti lasterketako mendaterik altuena delarik. Orotara, 57 aldiz igo da, Col du Tourmaleten ondoren bigarren bisitatuena delarik. 1935eko edizioan, mendate hau jaistean, Francisco Cepeda txirrindulari bizkaitarrak erorketa larri bat jasan zuen, horren ondorioz hil zelarik, Frantziako Tourrean parte hartzen ari zen bitartean hil zen lehen txirrindularia izan zelarik. 1996an bere igoera bertan behera utzi zen elurraren ondorioz. Etapa hauetan Galibierren tontorretik lehen postuan pasa direnak honako hauek izan dira: