Sir Colin Rex Davis (Weybridge, Surrey, 1927ko irailaren 25a - Londres, 2013ko apirilaren 14a) ingeles orkestra-zuzendaria izan zen.
Klarinetista izateko ikasi zuen eta gero orkestra-zuzendaritzan aritu zen. BBC Scottish Symphony Orchestra, BBC Symphony Orchestra eta Symphonieorchester des Bayerischen Rundfunks zuzendu zituen. Sadler's Wells Opera eta Royal Opera House-ko musika zuzendaria ere izan zen. Royal Academy of Music-eko irakaslea izan zen. Bere etaparik luzeena London Symphonic Orchestran izan zen. Bere errepertorioan Mozart, Berlioz, Elgar, Sibelius, Stravinsky eta Tippett konpositorea nabarmendu ziren.