Collaborative Arts Project 21, CAP21 modura ezagunagoa,[1] New Yorkeko musikal-kontserbatorio profesional bat da,[2] bai eta Broadway-kanpoko antzerki-konpainia, irakasle- zein ikasle-gorputz handikoa.[3][4] Kontserbatorio honek Broadwayko antzezle ugari sortu ditu, bai eta telebista- zein zinema-aktore ugari ere, maila erregional zein nazioartekoan. 2012ra arte, New Yorkeko Unibertsitateko (NYU) Tisch Arte-Eskolarekin harremanak zituen;[5] 2014. urtetik aurrera, ordea, CAP21k harreman estuak ditu Molloy Unibertsitatearekin.[6]