Combo Ayouba

Combo Ayouba
Komoreetako presidente

1995eko irailaren 29a - 1995eko urriaren 2a
Said Mohamed Djohar - Mohamed Taki Abdoulkarim
Bizitza
JaiotzaKomoreak, 1953
Herrialdea Komoreak
HeriotzaMoroni2010eko ekainaren 13a (56/57 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Combo Ayouba edo Ayouba Combo (Anjouan, c. 1952Moroni, 2010eko ekainaren 13a) Komoreetako estatuburua izan zen 1995eko irailaren 29tik urriaren 2ra.

Hasiera batean polizia lanetan aritu zen, baina gero Bob Denard mertzenario frantziarrak 1980ko hamarkadan Hegoafrikan entrenatu zuen presidentearen zaindari izateko. 1992an estatu-holpe saiakera huts batean parte hartu zuen.

1995eko irailaren 29an, Bob Denardek laugarren estatu-kolpea zuzendu zuen Komoreetan, eta Said Mohamed Djohar presidentea boteretik bota eta kuartel militarrean giltzapetu zuen. Hurrengo egunean, Combo Ayoubo estatuburu izendatu zuten Trantsizio Militarreko Batzordeko koordinatzaile karguarekin. Urriaren 2an frantsesek Azalée Operazioa burutu zuten eta mertzenarioak kanporatu zituzten.

2001eko irailean, Combo Ayoubo beste estatu-kolpe bat egiten saiatu zen. Une horretan, Estatu Nagusiko buruzagi ondokoa zen herrialdeko armadan. 2010eko ekainean hil zuten, bere etxean.