Comitium

Comitium
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Muga-hiriErroma
Koordenatuak41°53′34″N 12°29′06″E / 41.8928°N 12.485°E / 41.8928; 12.485
Map
Foroa eta comitiuma, K.a. 44aren ondoren, Francis Morgan Nicholsen The Roman Forum: a topographical study liburuaren ilustrazioa, 1877.

Comitium-a (pluralez, comitia) Antzinako Erroma hiriko aire zabaleko bilgune publikoa izan zen, eta esanahi erlijioso eta profetiko itzela izan zuen. Izena latinezko «batzar» hitzetik dator.[1] Erromatar Foroaren ipar-mendebaldeko izkinan zegoen Comitiumaren kokapena galdu egin zen hiriaren garapenarekin, arkeologoek berriro aurkitu eta induskatu zuten arte. Erromako lehen monumentuetako batzuk, Rostra, Menia Zutabea, Graecostasia eta Tabula valeria izenaz ezagutzen den plataforma barne, Comitiumaren parte ziren edo harekin erlazionatzen ziren.

Comitium izan zen Erroma errepublikarraren jarduera politiko eta judizialaren zati handi baten lekua. Han biltzen zen comitia curiata, Errepublikako hauteskunde antolatuen lehen herri batzarrak. Tribuen biltzarra (Comitia Tributa) eta Errepublikaren plebeioen biltzarra (Concilium Plebis) hor biltzen ziren. Erromatako Senatuaren bilera-etxearen (kuriaren) aurrean geratzen zen comitiuma - artean zegoen Curia Julia eta bere aurrekoa, Curia Hostilia. Erromako Kuria bera comitiumarekin lotuta zegoela idatzi zuten, Liviok eta Zizeronenek.

Erromatar inperioko hiri gehienek antzeko Comitium bat zuten bilera publikoetarako (contiones) edo hauteskunde, kontseilu eta auzitegietarako batzarretarako. Tenpluak eta merkataritza-, epai- eta udal-eraikinak zeuden foroaren zati gisa, Comitiuma jarduera politikoaren erdigunea zen. Erromatarrek, beren beharrak, hiri barruko kokapen zehatzetan antolatzeko joera izan zuten. Erroma hiria hazi ahala, Comitia Centuriata handia Martitzen Zelaian biltzen hasi ziren zen, harresietatik kanpo. Comitiumak garrantzia izaten jarraitu zuen zenbait magistraturen hauteskunde formaletarako; hala ere, Errepublikaren amaieraren ondoren magistratuen garrantzia galdu ahala, gauza bera gertatu zen Comitiumaren garrantziarekin.

Comitia, ordea, ez zen eraikin bakartzat hartzen, barruan, edo bere mugetan beste eraikin eta osagia zituelako, hala nola: Ficus Navia, Rostra Vetera (pluralez izendatzen zen), Graecostasis, Maeniusen zutabea, Tabula valeria, Area Volcani eta Erromako pertsonai historikoen estatuak.

Erromatarren kolonizatutako beste lurraldeetan comitiak eraiki zituzten.

Errepublikako garaiko Comitium-a. (Julio Zesar aurretik)


Saturnoren
aldarea
Umbilicus Urbis Romae
/Mundus
Senaculum
Rostra Vetera
Basilika
Porcia
Basilika
Opimia
Mamertina gartzela
/Tullonium
Graecostasis
Maeniusen
zutabea
Area .
Volcani



Puntudun lerroaz, Comitium-aren itxura arkaikoa. Grisez, Curia Iulia-ren profila.

Historia arkaikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gordetzen den Erromatar Estatuaren dokumenturik zaharrena Comitium-ean agertu zen, K.a. 450 urteko zippus edo idulki inskribatua. Inskripzio horrek hiritarrei beren hiritar betebeharren berri ematen die. Ezagutzen ditugun lehen erromatar epaiketak Comitiumean egiten ziren beste edozein kokapenera mugitu aurretik. Aurrerago, halako epaiketak basiliketara edo Forora lekualdatuko ziren, gai korapilatsuenetarako izan ezik. Comitiumak zurezko egitura batzuk zituen, eta uholde-garaian desmuntatu egingo zituztela uste da. Heriotza-zigorra betearazteko erabili zen ere, baita etsai politikoen gorpuak eta kideak eta hiletak erakusteko ere. Foroa eta Comitiuma ikuskizun publikoetarako erabili ziren.[2]

Francis Macdonald Cornfordek 1912. urtean egindako ikerketan azaltzen duenez, erromatar Comitiuma tenplu gisa inauguratu zen, forma karratua eman zitzaion eta zeruaren lau izkinetara orientatu zen. Baina Plutarkok Romulok Erromaren sorreran marraztutako leku zirkular bat deskribatu zuen bere idazlanean. Greziar historialariaren esanetan, igarkuntza erabiliz erabaki zuen Romulok Comitiumaren forma, beharrezko erritu sakratuak irakatsi zizkioten Etruriako gizonak Erromara etorrarazi ondoren. Lubaki zirkular bat moztu zuten lurrean, eta barruan jainko-jainkosen eskaintzak jarri zituzten, bai eta lurra pilatu. «Lubakiari mundus esaten zaio, ortziari ematen zaion izen bera». Zirkulu hori erdigunetzat hartu eta haren inguruan hiriko harresiak eraiki ziren. Barruan geratzen zen guztia sakratua zen. Hiriko erdigune tradizionala izan zen beraz . Umbilicus urbis Romaek (agian mundus bera) markatzen du Erromako erdigunea. Antza, K. a. VII. mendetik aurrera, senatarien kontseilua, tenplu etrusko zahar baten barruan biltzen hasi zen Comitiumaren iparraldean zegoena eta Curia hostilairen parte bezala identifikatua izan dena. Tradizioaren arabera, Tulio Hostiliok eraiki edo berritu zuen egitura hori. Baliteke errege konplexu bat egotea Erromatar foroaren mutur batean, vestaleen etxetik hurbil.

Erromatar Errepublikan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jendetzari asmo politikoekin altxatutako plataforma batetik zuzentzeko tradizioa Erromako lehen erregearekin hasi bide zen. Erroma errepublika bihurtu zenean, jatorrizko aldarea eta Vulkanoren santutegia podium gisa erabili ahal izan zituzten senatari edo politikariek, eta, gainera, Rostra delakoek, leku horretatik hurbil eraikitzen hasi ziren. Hizlariek erabiltzen zuten plataforma altu bat zen, alde banatara igo eta jaisten ziren eskailerak zituen. «Rostra» izena hartu zuen lehen egitura hori Curia Hostiliaren aurreko patioaren hego-ekialdeko sekzioan egon zen, Comitiumaren ertzean. Biztanleria hazi zenean, jada ez ziren erromatar guztiak Comitiumean sartzen, eta Errepublika Berantiarreko hizlariek bizkarra eman zieten kuria eta comitium barruan zegoen jendeari, eta Foroan biltzen zen jendetzari zuzentzen hasi zitzaien.

Hiriko erabaki eta lege garrantzitsuenak senatuan egiten ziren. Lege batek eskatzen zuen espazio sagaratu eta auguriodun baten barruan onartu gabeko edozein proposamen ez zelako baliozkoa. Horregatik senatuaren biltoki guztiak tenpluak ziren. Denboran zehar, senatuaren boterea eta tamaina handitzean, senatuaren etxea ere hazi egin zen. K. a. 80an, Lucio Kornelio Silak kuria handitu zuen, eta, gainera, lehen aldiz berotze sistema gehitu zion eraikinari.

K. a. 55ean gerra politikoa piztu zen hirian bi fakzioren artean, bata Klodio Pulkerrek gidatua, bestea Tito Anio Milonek, bere arerioak. Rostra gotorleku bihurtu zen, eta behin baino gehiagotan erabili zen aurkarien aurka hitz egiteko eta jendea oldartzeko. K.a. 52ko urtarrilaren 2an, Klodio bere aurkarien eskuetan hil zen Erromatik hegoaldera zegoen Bovilas hiritik gertu, eta, horren ondorioz, iskanbila piztu zen Erroman eta Klodioren jarraitzaileek comitiumera eraman zuten haren gorpua eta hileta txondorra piztu zuten. Sugarrak zabaldu ziren, Curia Hostilia kiskali egin zen eta Porcia basilika suntsitu eta kaltetu zen. Fausto Cornelio Sila, Lucio Cornelio Sila diktadorearen semeak, Senatuaren mandatua jaso zuen kuria berreraikitzeko. Bere egiturak zazpi urte iraun zuen, Julio Zesarrek diseinua zuen eraikin batek ordezkatu zuen arte.

Txantiloi:Plan du ComitiumComitiuma Fororantz zabalik zegoen, gertaera politikoen lekuko eta erromatar ospetsuen omenez eraikitako monumentuak eta estatuak zeuden mugan. Lau pikondo sakratu zeuden Erroman, horietako hiru Foroan. Saturnoren tenpluaren ondoan landatutako zuhaitz bat kendu zuten, bere sustraien sistema estatua baliotsu bat hondatzen hasi zenean. Foro erdian pikondo bat zegoen olibondo baten eta mahatsondo baten ondoan. M. Verrio Flakok, Pliniok eta Tazitok diote hirugarren zuhaitz bat altxatzen zela Comitiumean, Attus Navia augurraren estatuaren aldamenean. Kondairaren arabera, Attus Naviak errotarri bat zatitu zuen labana erabiliz Comitiumean, eta Ficus ruminalis edo bere garrantzi sakratua Palatinoa muinoaren oinarritik biltzarraren eremura transferitu zuen. Liviok dio Horacio Coclesi estatua bat eraiki ziotela Comitiumean.[3] Beste eszenatoki bat egon zen Comitiumaren barruan, Rostratarrez gain. Graecostasia delakoa, foroaren ipar-mendebaldean .

Beste elementu bat, Maeniusen Zutabea zen. K.a. 338an, Cayo Menio kontsulak eraikitakoa, historialari batzuen ustez, bere etxeko atriotik eramanda. Pliniok dioenez, accensus consulum-ak supremam horam-a iragartzen zuen, hau da, eguzkia Menia zutabetik al Carcerera (Comitiumaren eremuan zegon kartzela) jaisten zen unea. Eguerdiko deiaren leku beretik egiten zen hori, Kuriatik. Ez dakigu ziur non zegoen zutabea.

Tabula Valeria zer zen ez dakigu ziur, baina bi hipotesi eman zituen ontzat Samuel Ball Platner historialari eta arkeologo estatubatuarrek: Manio Valerio Máximo Mesala kontsualk Heron eta kartagotarren aurkako gerran lortu zuen garaipena ospatzeko margolana edo tribunoen betebeharrak azaltzen zituzten legeak idatzita zituen brontzezko xafla bat.[4]

Lapis Niger-eko aldare sakratua Rostra Veteraren ondoan zegoen. Silaren garaian comitiuma berreraiki zenean, Lapis Niger marmol beltzezko lauzez estali zen, gainerako zoladuraren maila emateko.[5]

Zesarren ondoren Comitiuma aldatu egin zen. Monumentu eta estatua askoren jatorrizko lekua goitik behera aldatu zen. Aldaketa handienetako bat Rostra Vetera egiturari dagokio. Egitura hori nabarmen aldatu zen K.a. 44a baino lehen ere. Senaturako lehen kuriarekin hasi zen, K.a. 60an, eta santutegi bat erantsi zioten hogei urte geroago, non mirari bat gertatu zela uste zuten, esnea eta odola zerutik erori omen baitzen.

Julio Zesarren pean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Comitiuma bi aldiz jarraian txikitu zen, Silak lehenengoz eta Julio Zesarrek gero. Zesarren eraikuntza-proiektu ugarietako bat Rosatra Vetera lekuz aldatzea edo ordezkatzea izan zen, Comitiumaren zorua berdintzea eta kuria desegitea eta Rostra berriekin birlerrokatzea.

Comitiumarekin lotuta dago Zesarren aurkako konspirazioa. Luperkalia jaietan, Marko Antonio, partaide bat bezala, Zesarrengana hurbildu zen, Zesar Comitiumean rostratan zutik zegoenean. Marko Antoniok, zeremoniatsu, Zesarren buru gainean erramu-koroa ipintzen saiatu zen. Zesarrek, teatroaren bidez, errefusatu egin zuen, eta herriaren txaloak jaso zituen. Hau behin baino gehiagotan egin zen, azkenean koroa Zesarren estatua baten buru gainean jarri zen arte. Zesarren etsaiek berehala erauzi zuten amorratuta.

Rotrak ziren Erroman hitz egiteko lekurik ospetsuena. Zizeronek tribuna horretan behin baino gehiagotan hitz egin zuen. Zizeronen Filipikak hitzaldi multzoa bere obra garrantzitsuenetakoa da. Hitzaldi horiek bere itzulera markatu zuten, erretiro luze baten ondoren, K.a. 43an politikan berriz aktiboki parte hartzen hasi zenean. Filipikak hitzaldietan, Marko Antoniori egin zion eraso, Zesar hil ondoren gobernu errepublikanoari egindako mehatxu handiena zelakoan. Erromako hiritarrek Julio Zesarren pean galdu zituzten libertas edo askatasunei buruz idatzi zuen eta Marko Antonio bortizki salatu zuen. Diskurtso horietako bat, behintzat, Rostretatik egin zuten. Zesarren aurkako konspiratzaileak garaituak izan zirenean, Ocatavio Augusto saiatu zen Zizeronen izena heriotzara kondenatutakoen zerrendatik kanpo mantentzen. Azkenean, Marco Antoniok irabazi zuen, eta hizlariaren eskuak eta burua Rostretan jartzea lortu zuen.

1899an comitiumean egindako indusketen eskema arkeologikoa. Hori da gaur egun azaltzen den maila.

Erdi Aroan, antzinako erromatar zibilizazioaren objektuek bildumagileen jakin-mina piztu zuten. Europa osoan egindako lehen indusketak altxorren bilaketa suntsitzailea eta hilobien lapurreta izan ziren. Erromako arkeologia formala ez zen hasi XIX. mendera arte, Instituto di Corrrispondenza eta Eduard Gerharden lanekin. Hasieran, museoekin hasi ziren batez ere ikerketa lanak eta lan arkeologikoa haiekin lotuta egon zen, dagoeneko ezagutzen ziren bildumak aztertzen eta katalogatzen, filologikorako oinarrizko ezagutza gisa erabili ahal izateko.

Arkeologo batzuk Gerhardekn bildu ziren Antzinako Erromaren mapa egiteko, eta irudi horretan, Foroa eta Comitiuma berebiziko garrantzia izan zuten. Gerhardekin batera aritu ziren geroago mundu klasikoaren jakintzagaian eta "Beschreibung der Stadt Rom'' liburua idatzi zuten 1817an, 1832. urtean argitaratu zena. Aurkeztu zituzten erakinen inguruko teoriak ez ziren erabat onartuak izan. 1854. urtean Wiliam Smith hizkuntzalariak, Antzinateari buruzko hainbat geografia idatzi zituenak, A dictionary of Greek and Roman geography liburua aurkeztu zuen eta bertan, alemanek ez zutela beren teoriaren frogarik aurkezten idatzi zuen.

Comitiuma ez zen sakon induskatu XX. mendearen hasierara arte. Aurrekoek inperio berantiarretik zetozen mailak baino ez zituzten aurkitu. Hori gertatu zen 1870ean, zoladura berantiarrak edo egiturak kokatu eta induskatu zirenean, haiek ikusi ahal izateko gelditu egin ziren, eta azterketa ez zen inoiz berriro hasi. 1898an, batzorde bat ezarri zen aurreko arkitektura zatiak aztertu eta aztertzeko, eraikin zaharrak zaharberritzeko agindu bat ezartzeko. Ikerketa horren ondorioa izan zen indusketa berriak eta zehatzagoak behar zirela. Urte hartan bertan, Giacomo Bonik Fororako San Adrian elizaren aurreko tranbia kentzeko eskatu zuen. Urrian artatu zuten, eta funts berri garrantzitsuak eskuragarri geratu ziren indusketa zabalago baterako. 1898ko abenduan hasi ziren indusketak. 1899 eta 1903 artean, Bonik eta bere laguntzaileek Lapis Niger («Harri beltza») aurkitu zuten, baita beste objektu batzuk ere, comitiumean indusketak egiten zituzten bitartean. Erdi Aroan, comitiuma hilerri kristau bihurtu zen, eta Kuriaren zati bat katakonba. Ondorioz, 400 gorpu baino gehiago atera eta eraman zituzten indusketa egiten zen bitartean.

American Journal of Archaeology aldizkarian, bigarren seriean, 4 liburukian, 1900 urtekoa, Samuel Ball Platner amerikar arkeologoaren gutun bat argitaratu zen comitiuma honela deskribatzen zuena:

Septimio Serveroren arkuaren parean, aurreko hilabeteetan landu den lerroa hasten da. San Adriango aurrealdeko horma osoa, Dioklezianoren kuria eta comitium-a ikusten dira orain. Comitiuma trabertino blokez zolatuta dago eta Lapis Niger delakoraino eta haren inguruan zabaltzen da. Lapis Niger maila berean egon arren, gutxienez bi aldetan zintarri moduko batek babesten du. Comitiumeko zoladura hori Severoren arkuaren erdialdearen parean dagoen punturaino hedatzen da, eta Lapis Nigerraren atzean amaitzen da aurrealdeko horma kurbatu batekin, hura ere Tobako zoladura zaharrago baten gainean eraikia. Atzerago, egitura zaharragoetan ere oinarritzen da. Argi dago Comitium-aren zati baten gainean eraiki zutela,

Beste hirietako Comitiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Paestumgo Comitiuma

Erromatik kanpo, Cosa (Erromatik 138 kilometro ipar-mendebaldera, Italiako kostaldean zehar, Toskana modernoan) eta Paestumgoak dira. Paestumen Buleuteriona ere egon zen hiria Magna Greziaren parte zenean.

1953an, estatubatuarrek Cosako kolonia latinoan egindako indusketa batek hiriko comitiumaren aztarnak identifikatu zituen, eta anfiteatro maila batzuk aurkitu zituzten, bertako senatuaren etxearen aurrean zuzenean biribilduta. Cosa K.a. 237an sortu zen, etruskoen lurralde konkistatu berrian postu militar gisa. Porturen eta hiriaren trazadura K. a. III. mendean egin zen, angelu zuzenetan ebakitzen diren kaleekin antolatutako hiri-planoa erabiliz.

Erreferentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Definición de comitium (en inglés)
  2. Nichols, Francis Morgan. (1877). The Roman Forum: a topographical study.. Londres: Longmans and Co. Erroma: Spithover., 146–149 or..
  3. Livio, Ab urbe condita, 2.10
  4. A Topographical Dictionary of Ancient Rome. Cambridge University Press.
  5. Coarelli, Filippo. (2007). Rome and environs, an archaelogical guide. University of California Press.

Iturri klasikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Plutarko, Bizitza Paraleloak. I. liburukia: Teseo eta Rómulo; Licurgo eta Numa, XIX, 8-9 eta XIX,10.
  2. Titio Livio, Ab Urbe Condita, I, 13; II,10; eta IV,17.
  3. Zizeron, Filipikak (Philippicae), IX, 2.
  4. Plinio Zaharra, Natur Historia, XXXIV, 23 eta XXXIV, 24.
  • Andrén, Anders (1998). Between Artifacts and Texts. Nueva York: Plenum Press. ISBN 978-0-306-45556-8
  • Ballif, Michelle (2005). Classical Rhetorics and Rhetoricians. Nueva York: Praeger. ISBN 978-0-313-32178-8
  • Boëthius, Axel (1978). Etruscan and Early Roman Architecture. Nueva York: Penguin Books. ISBN 0-14-056144-7
  • Botsford, George (2005). The Roman Assemblies from Their Origin to the End of the Republic. City: Adamant Media Corporation. ISBN 978-1-4021-3683-2.  (1909ean argitaratua lehen aldiz)
  • Collins-Clinton, Jacquelyn (1997). A Late Antique Shrine of Liber Pater at Cosa. City: Brill Academic Pub. ISBN 978-90-04-05232-1
  • Cornell, Tim (1995). The Beginnings of Rome. Nueva York: Routledge. ISBN 978-0-415-01596-7
  • Cornford, Francis (1991). From Religion to Philosophy. Princeton: Princeton University Press. ISBN 978-0-691-02076-1
  • Evans, Jane (1992). The Art of Persuasion. Ann Arbor: University of Michigan Press. ISBN 978-0-472-10282-2
  • Frier, Bruce (1999). Libri Annales Pontificum Maximorum. Ann Arbor: University of Michigan Press. ISBN 978-0-472-10915-9
  • Grandazzi, Alexandre (1997). The Foundation of Rome. Ithaca: Cornell University Press. ISBN 978-0-8014-8247-2
  • Hubbard, Thomas (2003). Homosexuality in Greece and Rome. Berkeley: University of California Press. ISBN 978-0-520-23430-7
  • MacKendrick, Paul (1983). The Mute Stones Speak. New York: Norton. ISBN 978-0-393-30119-9.  (lehen arg. 1960)
  • Morstein-Marx, Robert (2004). Mass Oratory and Political Power in the Late Roman Republic. Cambridge: Cambridge University Press. ISBN 978-0-521-82327-2
  • Richardson, jr., Lawrence (1992). A new topographical dictionary of ancient Rome. Baltimore: Johns Hopkins University Press. ISBN 978-0-801-84300-6
  • Scott-Kilvert, Ian (1981). Makers of Rome. Harmondsworth Eng.: Penguin. ISBN 978-0-14-044158-1
  • Scullard, H. (2003). A History of the Roman World, 753-146 B.C.. New York: Routledge. ISBN 978-0-415-30504-4.  (4. argitalpenetik aurrera, 1980an, zuzenketak argitaratu dira bakarrik)
  • Rosenstein, Nathan (2006). A Companion to the Roman Republic. City: Wiley-Blackwell. ISBN 978-1-4051-0217-9
  • Skinner, Quentin (2002). Visions of Politics. Cambridge: Cambridge University Press. ISBN 978-0-521-58925-3
  • Sumi, Geoffrey (2005). Ceremony and Power. Ann Arbor: University of Michigan Press. ISBN 978-0-472-11517-4
  • Taylor, Lily (1966-1991). Roman Voting Assemblies: from the Hannibalic War to the Dictatorship of Caesar. Ann Arbor: University of Michigan Press. ISBN 978-0-472-08125-7.
  • Vasaly, Ann (1996). Representations. Berkeley: University of California Press. ISBN 978-0-520-20178-1

Beste egile batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu hauek deskatalogatuta daude, eta ez dute ISBN zenbakirik. Antzinatasunak esan nahi du liburu edo egunkari horietako informazioren bat aldatu egin zela jatorrizko argitalpenaz geroztik. Artikulu honetan, informazio zaharrenari, jatorrizkoari edo gaiari buruzko lehen lan inprimatuari buruz erabiltzen dira, edo, gaur egun, informazioa oraindik ere egokia bada.

  • Brown, E. Burton- (1905). Recent excavations in the Roman Forum. Scribner's. 
  • Burn, Robert (1871). Rome and the Campagna. Deighton, Bell, and Co. 
  • Hülsen, Christian (1906). The Roman forvm. G.E. Stechert & Co. 
  • Lanciani, Rodolfo Amedeo (1897). The ruins and excavations of ancient Rome. Houghton Mifflin. 
  • O'Connor, Charles James (1909). The Graecostasis and its vicinity. University of Wisconsin. 
  • Pais, Cosenzahor, Ettorie, Emilio (1906). Ancient legends of Roman history. Londres: Swan Sonnenschein & Co., LTD. 
  • Platner, Ernest Zacharias; Bunsen, Christian Karl Josias; Gerhard, Eduard; Röstell, Wilhelm; Urlichs, Ludwig von; Niebuhr, Barthold Georg; Hoffmann, Friedrich (1832ko urtarrilak 1). Beschreibung der Stadt Rom. G. Cotta; Elibron Classics edition. 
  • Platner, Samuel Ball (1911). The topography and monuments of ancient Rome. Allyn and Bacon. 
  • Smith, Sir William (1854). Dictionary of Greek and Roman geography. Boston: Little Brown. 

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]