Corky Carroll | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Alhambra, 1947ko irailaren 9a (77 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Huntington Beach High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | surflaria |
Corky Carroll (Alhambra, Kalifornia, 1947ko irailaren 29a) estatubatuar surflaria da.
1959an hasi zuen bere ibilbidea eta 1972an erretiratu zen 24 urterekin. Estatu Batuetako surf txapelketa irabazi zuen 1966tik 1970era, eta baita nazioarteko surf txapelketa ere hiru aldiz. Guztira ehun lehiaketa baino gehiago irabazi zituen. Erretiratu ondoren, musikako bederatzi album grabatu eta surfari buruzko hainbat liburu idatzi zituen. Kalifornian surf eskola bat ireki zuen eta surf taulak diseinatu zituen. 1968an, lankideek surflari onena aukeratu zuten.