Corporate Europe Observatory | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | CEO |
Mota | nazioarteko erakundea, irabazteko asmorik gabeko erakundea eta gobernuz kanpoko erakundea |
Herrialdea | Belgika |
Jarduera | |
Enplegatuak | 14 (2021) |
Agintea | |
Egoitza nagusi |
|
Legezko forma | stichting (en) |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 806.686 € (2019) |
Historia | |
Sorrera | 1997 |
webgune ofiziala |
Corporate Europe Observatory (CEO) irabazi asmorik gabeko ikerketa talde bat da. Lobbyek Europar Batasunaren politika publikoetan dituzten eragin eta ondorioak argitaratzea du helburu. Bruselan du egoitza. 2021ean 13 lankide ziren.[1]
Alliance for Lobbying Transparency and Ethics Regulation edo ALTER-EU koalizioaren kidea da.[2] CEOk egindako txosten garrantzitsuak The New York Times, Le Monde eta Reuters bezalako egunkarietan argitaratu izan dira.[3][4][5][6][7]
COVID-19aren pandemiaren testuinguaruan farmaziaren industriak eragin handia izan zuen Europar Batasunaren politiketan. Corporate Europe Observatoryk, txertoen eta bestelako materialen kontratuak gainbegiratzeko eskaera egin zuen, besteak beste, AstraZenekarenak.[6][8][9] Frontex eta arma industriaren arteko harremanak[10][11] zein petrolioaren enpresek aldaketa klimatikoaren legedian eragiteko jarduerak ikertu dituzte ere.[12]
Urtero, Friends of the Earth Europe, LobbyControl eta Spinwatch elkarteekin batera Europako Lobby Gaiztoenari Saria (Worst EU Lobbyng Awards) banatzen ditu, taktika bereziki engainagarri edo gatazkatsuak erabili dituen lobbya agerian jarriz.[13][14] Adibidez, 2008an Abengoa Bioenergy, Malyasian Palm Oil Council eta UNICA saritu zituzten[15] eta 2010ean, RWE eta Goldman Sachs saritu zituzten.[16]