Costas Kondylis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bujumbura, 1940ko apirilaren 17a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Manhattan, 2018ko abuztuaren 17a (78 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Constantine Kondylis, ezagunagoa Costas Kondylis bezala, (Bujumbura (Burundi, gero Ruanda-Urundi), 1940ko apirilaren 17a – Southampton (New York) 2018ko abuztuaren 17a) greziar jatorriko arkitekto estatubatuar ezaguna izan zen.
1967tik Estatu Batuetan bizi zen. New Yorkeko etxe-orratz asko eraiki zuen. Proiektu askotan Donald Trumpekin lan egin zuen. Bere estiloa postmodernismoan kokatzen zen.
1989an, Manhattanen, Costas Kondylis and Partners, LLP, arkitektura estudioa sortu zuen. Bere lanak arkitektura aldizkarietan sarritan azalean agertu dira, besteak beste, Architectural Digest eta The New York Times aldizkarietan. Larry Silverstein inmobiliaria-sustatzailearen hitzetan Constantine Kondylisen estiloa "erakargarriak, lauak eta funtzionalak" ziren.