Courante

Courantea, corrente, coranto edo corant ere deitua, Pizkundearen amaierako eta Barrokoaren hasierako konpas hirutarreko dantza familia bati ematen zaion izena da.

Gaur egun aipaturiko izen ezberdinak erabiltzen dira kourante motak ezberdintzeko (italiar ahoskera jatorri horreko dantzarentzat, etab...) baina jatorrizko iturrietan ahoskera horiek ez ziren sendoak.

Pizkundearen amaieran, dantza hau bira eta jauzi azkarrekin dantzatzen zen, Thoinot Arbeauk deskribatzen duenaren arabera.

Bere erabilerarik arruntenean, barroko garaian, couranteak bi aldaera izan zituen: frantziarra eta italiarra. Frantziar estiloak azentu gurutzatu asko zituen eta dantza motela zen. Italiarra azkarragoa zen, garapen aske eta azkarrago batekin, baina ez dago batere garbi zeintzuk ziren Arbeauk deskribatutako courante frantziarrarekin zituen diferentzia esanguratsuak.

Barrokoko suitean, italiar zein frantziarrean, courantea ohi alemanda eta zarabandaren artean sartzen da, bigarren edo hirugarren musika mugimendu bezala.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]