Cramerren erregela

Cramerren erregela aljebra linealeko teorema bat da, zeinak ekuazio-linealen sistemei soluzioa ematen dien determinanteak erabiliz. Gabriel Cramer (1704-1752) suitzar matematikariari zor dio izena, berak argitaratu baitzuen erregela 1750ean Introduction à l'analyse des lignes courbes algébriques (euskaraz, Lerro kurbatu aljebraikoen analisirako sarrera) lanean, alabaina, Colin MacLaurin eskoziar matematikariak lehenago argitaratu zuen erregela, 1748an, Treatise of Geometry (euskaraz, Geometriaren Tratatua) lanean eta ziurrena da jada 1729tik metodoaren berri izatea.

Cramerren erregelak ekuazio-sistema ebazteko adierazpen esplizitua ematen du eta hortik datorkio garrantzia teorikoa. Alabaina, hiru ekuazio baino gehiago dituzten ekuazio-linealen sistemak ebazteko ez da eraginkorra, oso neketsua delako: konputazioan ez da erabiltzen ekuazio ugariko sistemetan, matrize handiak eratuko liratekeelako. Haatik, matrizeak piboteatu behar ez direnez, Gaussiar ezabaketaren metodoa baino eraginkorragoa da matrize txikietan, horregatik, SIMD operazioetan interesgarria da teorema (ikus Flynn-en sailkapena).

Izan bedi ekuazio-sistema bat, zeinetan sistemaren koefiziente-matrizea den, sistemaren ezezagunen zutabe-bektorea den eta gai askeen zutabe-bektorea den. Orduan ekuazio-sistemaren ezezagun bakoitzaren soluzioa honakoa da:

Non ezezagunen zutabe-bektoreko j-garren osagaia den, j-garren zutabean gai askeak ordezkatuta dituen koefiziente-matrizea den eta koefiziente-matrizea den. Hau da, ezezagunaren balioa gai askeak j-garren zutabean ordezkatuta dituen koefiziente-matrizearen determinantearen eta koefiziente-matrizearen determinantearen arteko zatidura da. Cramerren erregela erabili ahal izateko, ekuazio-sistemak bateragarri zehaztua izan behar du, hau da, koefiziente-matrizearen determinanteak ezin du zero izan (ikus Rouché-Frobeniusen teorema).

2x2 dimentsioko matrizeetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izan bedi ondorengo ekuazio-sistema lineala, bi ekuazioz eta bi ezezagunez osatua:

Sistemari dagokion matrizea azpikoa da, ezkerrean koefiziente-matrizea, erdian ezezagunen zutabe-bektorea eta eskuinean gai askeen zutabe-bektorea:

Sistema bateragarri zehaztua baldin bada, Cramerren erregelak ezezagun bakoitzari ondorengo balioa esleitzen dio, koefiziente-matrize ordezkatua koefiziente-matrizeaz zatituz:

Kasu partikularra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izan bedi azpiko ekuazio-sistema lineala:

Dagokion matrize-forma ondorengoa da:

Sistema bateragarri zehaztua dela jakinda (horretarako lehenago sistema eztabaidatu behar da, adibidez, Rouché-Frobeniusen teorema baliatuz), ondorengoak dira ezezagunei dagozkien balioak:

3x3 dimentsioko matrizeetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izan bedi hiru ekuazioz eta hiru ezezagunez osatutako ondorengo ekuazio-sistema lineala:

Zeina matrize moduan adierazita ondorengoa den:

, eta ondorengo moduan atzeman daitezke:

Kasu partikularra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izan bedi ondorengo ekuazio-sistema lineala:

Zeina matrize moduan adierazita ondorengoa den:

Hortaz, , eta ezezagunen balioak honakoak dira:

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]