Craps edo krapak bi dado edo seikorekin jokatzen den apustu-jokoa da.
Jokalariak bi dadoak jaurtitakoan, emaitzen batura kalkulatzen da:
7 edo 11 puntu lortzen badu, irabazi egiten du.
2, 3 edo 12 puntu lortzen badu, galdu egiten du.
Bestelako emaitza bat suertatzen bada (4, 5, 6, 8, 9 edo 10), bi dadoak behin eta berriz jaurti behar dira, 7 puntu edo lehenengo jaurtiketan lortutako puntuak suertatu arte. 7 puntu suertatzen bada, jokalariak galdu egiten du. Lehenengo jaurtiketako puntu kopurua suertatzen bada, irabazi egiten du.
Adibidez, P(I/4) probabilitateak lehenengo aldian 4 puntu eginez, azkenean irabazteko probabilitatea adierazten du. Lehenengoan 4 puntu eginez, azkenean irabazi egingo da baldin eta hurrengo jaurtiketetan 4 puntu 7 puntu baino lehenago egiten bada. Orokorrean, zorizko saiakuntza batean bitez A eta B gertakizun bateraezinak. Zorizko saiakuntza behin eta berriz burutzen bada, D: A B baino lehenago suertatzea delako gertakizunaren probabilitatea honela kalkulatzen da [1]:
Beraz, adibidez, 4 puntu 7 puntu baino lehenago ateratzeko probabilitatea honela kalkulatzen da, gogoratuz bi seiko jaurtitzean probabilitate bereko 62=36 emaitza posible daudela:
Irabazi ahal izateko lehenengo jaurtiketan atera behar diten beste emaitzekin, 7 eta 11 ezik, berdina eginez:
Horrela,
Beraz, pareko apustuetan, jokalaria galtzen ateratzen da epe luzera, irabazteko probabilitatea erdia baino zertxobait txikiagoa delako (eta galtzekoa erdia baino pixka bat handiagoa), dadoak egoki eginak badaude betiere.