Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Hogeita hamar urte bete dituztenean, James Ballard eta honen emaztea, Catherine, elkarren maitasuna adierazteko modu berrien bila dabiltza. Trafiko-istripu batek mundu arraro eta bihurgunetsu batera eramango ditu. Lanetik etxerako bidean, Jamesek Helen Remington eta honen senarra doazen autoaren kontra jo du. Helenen senarra istripuan hilik eta neska eta James larri zaurituta geratu dira. Lehen unetik, elkar erakarrita sentituko dira eta auto-istripuekiko nolabaiteko fetitxismoa dutela konturatuko dira.[1]