Crazy Rich Asians 2018ko Jon M. Chu estatubatuar zinema zuzendariaren komedia erromantiko film bat da, Kevin Kwanen izen bereko eleberrian oinarritua.
Rachel Chu newyorkarra Singapurrera gonbidatzen du bere mutilaguna den Nick Young-ek, honen lagun onenaren ezteietara. Asia lehen aldiz bisitatzeko irrikan dago Rachel, baina baita urduri ere Nicken familia ezagutzeagatik. Racheli Nick herrialdeko familia aberatsenen bateko oinordekoa dela jartzen zaio agerian. Hori dela eta, Rachelek Asiako goi-gizarteko neska ezkongabe guztien jeloskortasuna jasan behar du, eta baita beraien erlazioa Nicken amaren gustoko ez izatea ere.
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |