Creus lurmuturra | |
---|---|
Mota | lurmutur |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°19′09″N 3°19′19″E / 42.319166666667°N 3.3219444444444°E |
Mendikatea | Alberako mendilerroa |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Katalunia |
Eremu funtzionala | Comarques Gironines |
Eskualdea | Alt Empordà |
Kataluniako udalerria | Cadaqués |
Babestutako-eremua | Cap de Creus Natural Park (en) |
Ur-gorputza | Rosesko golkoa, Mediterraneo itsasoa |
Creus[1] lurmuturra (katalanez: cap de Creus), 672 m-ko altueradun muino harkaiztsua da, Gironako probintzian, Kataluniako ipar-ekialdean. Alt Empordà izeneko eskualdean dago, Rosesko golkoan. Iberiar penintsularen eta Europa kontinentalaren arteko muga fisikoan ekialdeen dagoen eremua da.
Geografiaren ikuspegitik, Ekialdeko Pirinioen mendi-adar bat da, zeinak Mediterranear itsasoa eta mendikatea lotzen dituen. Eremu granitotsu eta eskistotsu honetan zaztrapa motako landareria eta zuhaixkak dira nagusi.
Pirinioetako hegoaldeko isurialdea aldenik zeharkatzen duen GR 11 ibilbidearen helmuga edo abiapuntua da, ibiltariaren irteera puntuaren arabera.