Crimes and Misdemeanors (euskaraz Krimenak eta Hutsegiteak) 1989ko Woody Allen estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako komedia eta drama film bat da. Caroline Aaron, Alan Alda, Woody Allen, Claire Bloom, Mia Farrow, Joanna Gleason, Anjelica Huston, Martin Landau, Jenny Nichols, Jerry Orbach eta Sam Waterston aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako hiru izandapen jaso zituen: Zuzendari onenaren Oscar Saria (Woody Allen), Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Woody Allen) eta Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Martin Landau).
Judah eta Clifford (Martin Landau eta Woody Allen) larritasun maila ezberdineko dilema moralek elkarren aurka jarriko dituzten bi gizon dira. Judah, sonako oftamologoak, bere ezkontzaz kanpoko harremana akitu nahi duen unean, maitaleak (Anjelica Huston) guztia bere emazteari esan (Claire Bloom) eta bere bizitza hondamendira eramateko mehatxua egingo dio. Honenbestez, Judahren anaia den Jacken arabera (Jerry Obach), egoera horren konponbide bakarra maitalea hil eta erditik kentzea omen da. Bestalde, Clifford dokumental zuzendaria da eta guztiz mepretxatzen duen bere koinatu Lester (Alan Alda) harroputzari buruzko dokumental bat filmatzera derrigortua dago, honek Jack eta Halley (Mia Farrow) senar-emazteen arteko harremanean ere eragin izango du.