Cutibacterium acnes

Cutibacterium acnes
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaBacillati
FilumaActinomycetota
KlaseaActinomycetes
OrdenaPropionibacteriales
FamiliaPropionibacteriaceae
GeneroaCutibacterium
Espeziea Cutibacterium acnes
[[|]]
Datu orokorrak
Gram tindaketaGrampositibo

Cutibacterium acnes (lehen Propionibacterium acnes deitua) bakterio Gram positiboa da, larruazaleko mikrobiotaren partaidea dena. Anaerobioa da, bazilo edo kokobazilo itxura du eta ez ditu esporak sortzen. Katalasa (+) (andui gehienak) eta ureasa (-) da, eta glukosa hartzitzen du azido propionikoa sortuz [1]. Azken ezaugarri metaboliko horretan oinarriturik, Propionibacterium generoaren barruan sailkatu zen Cutibacterium acnes 2016. urtera arte.

Aipatu bezala, gure larruazalean bizi den bakterio saprofitoa da, larruazaleko sebo-guruinek jariatzen dituzten gantz-azidoez elikatuz. Heste-florako partaidea ere izan daiteke.

Bakterio patogenoa ez izan arren, Cutibacterium acnes-ek oportunista bezala jarduten du. Horrek esan nahi du patogeno hertsia ez bada ere, patogeno bihur daitekeela aldeko koiuntura duenean. Esaterako, larruazaleko sebo-guruinek aparteko jarduera dutenean eta gantz-azido asko sortzen dituztenean (nerabezaroan, adibidez). Gehiegizko gantz-azido horiek metabolizatzerakoan bakterioak sebo-guruinen hantura eragiten duten substantziak sortzen ditu, akne mota bat agertuz [2].

Aknea sortzeaz gain, endoftalmitisa eta sinusitisa ere eragin dezake Cutibacterium acnes-ek [3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Douglas HC, Gunter SE (1946): The Taxonomic Position of Corynebacterium acnes Journal of Bacteriology. 52 (1): 15–23.
  2. Bhatia, Ajay; Maisonneuve, Jean-Francoise; Persing, David H. Propionibacterium acnes and chronic diseases National Academies Press (US), 2004.
  3. Forbes, B., Sahm, D.F., Weissfeld, A.: Diagnóstico Microbiológico, Ed. Médica Panamericana (2004), 958-962 orr. ISBN: 950-06-0796-4

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]