César Chávez

César Chávez

(1974)
Bizitza
JaiotzaYuma1927ko martxoaren 31
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSan Luis1993ko apirilaren 23a (66 urte)
Hobiratze lekuaCesar E. Chavez National Monument (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
Ezkontidea(k)Helen Fabela Chávez (en) Itzuli
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jardueraksindikalista, laborer (en) Itzuli, politikaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea
Jasotako sariak
KidetzaUnited Farmers of Ontario (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Musicbrainz: e46dcf48-9267-4cc0-86b5-96ed88eafd45 Find a Grave: 6359132 Edit the value on Wikidata

César Estrada Chávez (Yuma, Arizona, 1927ko martxoaren 31 - San Luis, Arizona, 1993ko apirilaren 23a) estatubatuar sindikatu-buruzagia izan zen. Mexikoko langile etorkinen artean jaio eta hazi zen, eta seigarren graduan utzi zuen eskola, guraso eta senideekin batera denboraldiko nekazaritza-lanetan aritzeko (mahats biltzen, fruitu biltzen eta abar). Bigarren Mundu Gerran, Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadako soldadu izan zen. 1952tik 1962 arte, CSO (Erkidegoko Zerbitzu Erakundea) izeneko laguntzarako taldean lan egin zuen. Gero, langile nekazarientzako sindikatu bat sortzeari ekin zion. Hasieran, Langile Nekazarien Nazio Elkartea (NFWA) deitu zen, baina aurrerago, beste sindikatu eta talde batzuekin batu ondoren, Langile Nekazarien Batasuna (UFW) osatu zen, Chávez lehendakari zuela. 1968an, Kaliforniako mahatsaren aurkako boikot luze bat aldarrikatu eta bideratu zuen, laneko kontratuak lortzeko ahaleginetan. 1970eko hamarraldian borrokak aurrera egin zuen, eta azkenean erdietsi zuten chicanoen eskubide sindikalak aintzat hartuak izatea. Hasieratik, UFWk bere egin zituen Gandhiren eta Martin Luther Kingen bortizkeria gabeko presio-metodoak. Hala, 1988ko uztailean eta abuztuan, 36 eguneko gose-greba egin zuen Chávezek, mahats-biltzaileak eta beren umeak pozoitzen zituzten pestiziden aurka protestatzeko. 40.000 lagun baino gehiago izan ziren Chávezen hileta ospakizunetan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: César Chávez Aldatu lotura Wikidatan