DAZN

DAZN
https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/d/dd/DAZN_BoxedLogo_01_RGB.png
MotaStreaming zerbitzua
Fitxa teknikoa
HizkuntzaIngelesa, Alemana, Gaztelania, Japoniera
Argitaratze lekuaErresuma Batua

Alemania Austria Brasil Kanada Espainia Estatu Batuak Italia Japonia

Suitza
Gai nagusiaErrege Kopa, Moto GP, Formula 1, Euroleague, Boxing, Tenis, Premier League
Banaketa
Salneurria12,99€
Historia
ZuzendariaJames Rushton

dazn.com
Facebook: DAZNCHL Twitter: DAZNBoxing Instagram: daznboxing Youtube: UCurvRE5fGcdUgCYWgh-BDsg TikTok: dazn Edit the value on Wikidata

DAZN ("Dazón" ahoskatua, fonetikoki ingelesezko "The Zone" bezala) streaming zerbitzu bat da, Perform Group-ena. Zerbitzua kirolei eskainita dago, jabetza desberdinetako gertaerak zuzenean eta nahieran transmititzen ditu, baita jatorrizko programazioa ere. 2016ko abuztuan merkaturatu zen lehen aldiz Austrian, Alemanian, Japonian eta Suitzan, eta hurrengo urtean Kanadan. 2018an plataforma Italian estreinatu zen, 2019an Espainian eta ondoren Brasilen eta, 2020ko abenduaren 1etik aurrera, 200 herrialde baino gehiagotan merkaturatu da.

DAZNk 2016an eskuratu zituen, Perform Groupen bidez, 2016/2017 denboraldiko Erresuma Batuko Premier League-aren transmisio-eskubideak Alemania, Austria eta Suitzarako, lehen Sky Deutschlandek zituenak. Aurretik, Japoniako J-League eskubide esklusiboen paketea 2.000 milioi euro ingururen truke erosi zuen. Datu propioen arabera, DAZNek modu oldarkorrean jardun nahi zuen kirol-legediaren merkatuan alemaniar hizkuntzako eremurako, eta hamar-hamabi urtetan oinarrituta finantzatu zen. Eskubideen publizitatea aurreikusita zegoen, bereziki UEFAko Txapeldunen Ligan, 1 Formulan eta 1. mailako eski ligarako[1].

Noizbehinka, DAZN aipatzen da medioetan, adibidez, "Kiroleko Netflix" baten antzera[2]. James Rushton DAZNeko CEOak konparazio honi buruz esan zuen ikuspegia "askoz ere konplexuagoa" zela, astean ehunka zuzeneko transmisio erakutsiko zituelako, artxiboko edukia bakarrik erakutsi beharrean. Era berean, proiektua "masak" finantzatu behar du. Gaur egun 8.000 zuzeneko transmisio inguru egiten dira urtero. Kirol eskubideetarako dirua Leonard Blavatnik aberats eta Perform Group-eko jabearengandik etorri zen. Petrolio eta aluminio konpainietan partizipazioak zituen aberatsa zen eta, Forbesen kapitalaren arabera, 20 mila milioi dolar baino gehiago ditu[3].

Streaming bidezko plataforma honek hainbat eduki eskaintzen ditu. Espainian ematen dituzten edukien zerrenda osoa honakoa da[4]:

  • Formula 1
  • MotoGP (Moto2, Moto3, MotoE World Cup, FIM CEV Repsol, Red Bull Rookies Cup, Idemitsu Asia Talent Cup, MotoGP eSports Championship, British Talent Cup),
  • SBK Superbike World Championship ( SSP Supersport World Championship y SSP300 Supersport World Championship)
  • Errege kopa
  • Fútbol internazionala: Premier League, UEFA Women's Champions League, FA Cup, Carabao Cup, Carabao Cup, EFL Championship, FA Community Shield, Coppa Italia, Supercoppa Italiana, Copa Libertadores, Copa Sudamericana, MLS, FIFA Club World Cup
  • Saskibaloia: Turkish Airlines EuroLeague, 7 Days EuroCup, Basketball Champions League
  • Boxeo: Matchroom Boxing, Matchroom Italy Boxing, Matchroom USA Boxing, Matchroom Spain Boxing, Golden Boy Boxing
  • Eurosport 1 eta 2 (Tokioko Olimpiar Jokoak 2020, Pekineko Neguko Olimpiar Jokoak 2022, Roland-Garros, US Open, Australian Open, Tour de Francia, La Vuelta, Giro de Italia-, World Championship de snooker, Fórmula E, 24 Horas de Le Mans ...)
  • Tenis: WTA (hainbat torneo)
  • Dardoa, billar, ping-pong...

Azken aldian gainera, kirol hauen inguruko eduki bereziak igo dituzte. Adibidez, Ingalaterrako ligaren inguruan telesai formatuko saio bat ematen dute "Fever Pitch" izenekoa.

Honekin batera, webgune digitala du eta aktibitatea handia dute sare sozialetan, hala nola, Instagram, Facebook, Twitter eta Youtuben. Medio hauetan, ordainpeko plataforman emititutako irudiak edo bideo motzak izaten dira bereziki. Webgunean berriz aktualitateko berriak ere ikusi ditzakegu.

Gainera, eduki hauez gain, boxeoko ekitaldi famatuenak emititzen dituzte.

DAZNeko zuzendaritza nagusia 7 gizonek osatzen dute (2022). Zuzendari exekutiboa Shay Segev da, presidentea Kevin Mayer, presidenteordea John Gleasure, sortzailea James Rushton, zuzendari estrategikoa John Skipper, finantza zuzendaria Darren Waterman eta operazio zuzendaria Edward Mccarthy.

Espainian zuzendari nagusia Bosco Aranguren da 2022ko martxoaren 1etik. Berarekin batera, Franco Bernabe, asesore estrategikoa eta Stefano Azzi Italiako CEO-a izango ditu goi-zuzendaritzan.[5]

Perform Group kirol-baliabideen enpresa britainiarra da, Access Industriesen jabetzakoa.

Bere intsignia DAZN da, kirol harpidetza bidezko transmisio plataforma globala. Goal futbol atari liderrean ere partaidetza minoritario esanguratsua du, 2020an TPGren Integrated Media Companyk partaidetza nagusia eskuratu ondoren.

Perform Group 2007an sortu zen, Premium TV Limited eta Inform Group enpresen bat egitearen bidez. Jatorriz edukiaren banaketan, harpidetzan, publizitatean eta babesletzan, eta teknologian eta produkzioan parte hartu zuen. 2018an, Perform Groupeko enpresa-unitateak Perform Content gisa banandu ziren, eta, ondoren, Vista Equity Partners enpresari saldu zitzaizkion, eta STATS kirol-datuen enpresa berean bat egin zuten.

Negozio eredua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

DAZNek katalogo osoa erabiltzaileen eskura jartzen du, 12,99 € ren truke hilabetean. Horrek aukera ematen du plataformaren zuzeneko eta eskariaren araberako lehiaketa eta ekitaldi guztietarako sarbidea ez ezik jatorrizko eduki esklusiborako ere, erreportaje, elkarrizketa eta dokumentalak ikusteko.

Gainera, urteko harpidetza kontratatzeko aukera eskaintzen dute 129,99 €-ko ordainketa bakarrarekin (12 hilabete 10eko prezioan).

DAZNek ofizialki 2021.urtean besterik ez ditu eman audientzia datuak. Bertan azpimarratu zuten Espainian bete zuten lehenengo urte hartan, 49 milioi ordu bisualizazio lortu zituztela eta %78a zuzeneko edukietan. Gehitu zuten Moto GP txapelketak %11 ko igoera izan zuela estatuan eta Copa del Rey txapelketan %18koa aurreko urtearekin alderatua. Hala ere DAZN-en fenomenoa ezin da ulertu Formula 1 aipatu gabe. Hain zuzen ere, 2022ko lehen karrerak 686.000 ikusle izan ditu eta errekorra puskatu du, Formula 1 irekian botatzen zenetik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Alemanez) «DAZN ist gestartet: Über den Dächern Münchens, in den Kabeln von Norderstedt» Quotenmeter 2016-08-10 (Noiz kontsultatua: 2022-07-12).
  2. (Alemanez) Eisele, Florian. «DAZN statt Free-TV: Hier könnte bald die Champions League laufen» Augsburger Allgemeine (Noiz kontsultatua: 2022-07-12).
  3. (Ingelesez) «Len Blavatnik» Forbes (Noiz kontsultatua: 2022-07-12).
  4. (Ingelesez) «¿Qué se puede ver en DAZN? Todos los deportes y competiciones disponibles en directo y en HD | DAZN News España» DAZN (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  5. (Ingelesez) «Bosco Aranguren, nuevo Director General de DAZN España | DAZN News España» DAZN (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]