DDR-OberligaEkialdeko Alemanian 1947 eta 1991 urteen artean jokatu zen futbol liga txapelketa izan zen. Dynamo Berlin izan zen garaipen gehien lortu zituen taldea, lorturiko 10 txapelketan jarraian irabazi zituelarik, Dynamo Dresdenek zortzi aldiz irabazi zuen liga.
1991-92 denboraldian, Alemaniaren bateratzearekin batera, ekialdeko taldeak Alemaniako futbol txapelketan sartu ziren. Bundesligako lehenengo mailan Dynamo Dresden eta F.C. Hansa Rostock sartu ziren, gainontzeko taldeek maila baxuagoetan ekin zioten txapelketa berriari.