Dachser | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | SE & Co. KG (en) ![]() |
Jarduera sektorea | logistika |
Herrialdea | Alemania |
Agintea | |
Zuzendaria | Bernhard Simon (en) ![]() |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Societas Europaea |
Historia | |
Sorrera | 1930 |
Sortzailea | Thomas Dachser (en) ![]() |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() |
DACHSER Group SE & Co. KG Alemaniako logistika enpresa bat da, Thomas Dachserrek 1930ean sortua, eta bere egoitza nagusia Kemptenen du, Allgäu eskualdean. 2005eko urtarrilean, Thomas Dachserren biloba Bernhard Simon Zuzendaritza Batzordeko presidente lanetan hasi zen. DACHSERek parte hartzen du Europako Logistika, Aire eta Itsaso Logistika eta Elikagaien Logistika negozio segmentuetan. Kontratu logistikan, taldeak garraioa, biltegiratzea eta balio erantsiko zerbitzuak eskaintzen ditu eta, gainera, DACHSER liderra da munduko merkatuan sistema logistikan.
DACHSERek 437 finkapen ditu mundu osoan. Europako sarea eguneroko linea zuzen, plataforma eta konexio-guneen bitartez jarduten duten adarrek osatzen dute. Europako konexio-guneak (Eurohubs) Überherrn, Bratislava eta Clermont-Ferranden kokatzen dira. Nazioarteko konexioak DACHSERen Aire eta Itsas Logistikako aire eta itsas garraio sarearen bitartez egiten dira, eta 200 ezarpen eta tokiko bazkide ditu.
Euskal Herrian, egun, adarrak eta finkapenak ditu Iruñean, Zubietan (Lasarte-Oriako mugan), Bilbon, Zornotzan (Transportes Azkar SAn) eta Derion (Loiuko Aireportuan). Artean, ez du finkapenik edo bazkiderik Ipar Euskal Herriko lurraldean.
DACHSER SE familia baten jabetzako konpainia da %100 eta, artean ere, familia kide bat du bertako buru: Bernhard Simon, Thomas Dachser sortzailearen biloba.[1] Akziodunek 2007an sinatutako hitzarmen baten arabera, familiaz kanpoko adituen gehiengoa duen ikuskatze batzorde batek segurtatu egiten du ikuskatzailetza eta gardentasuna korporazioan gobernu onerako, bere webguneak adierazten duenez.[2] Hainbat urtez, Bernhard Simon haurren aldeko gobernuz kanpoko elkarte batean parte hartu du: Terre des Hommes.[3][4]
2014an, DACHSERek 24,988 langile baliatzen zituen 437 toki desberdinetan, 5,3 mila milioi euroko diru-sarrerak sortu zituen, baita 73,7 milioi bidalketa kudeatu ere, guztira 35,4 milioi tona metrikokoak.