Dafydd y Garreg Wen | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Dafydd y Garreg Wen |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | galesa |
Dafydd y Garreg Wen (euskaraz "Dabid Harri Zurikoa") Galesko doinu herrikoi bat da.
David Owen galestar harpajole eta konposatzaile itsu eta ospetsu bat izan zen, XVIII. mendean Gwynedd konderriko Porthmadog udalerritik hurbil bizi izan zelarik. Bertakoek, Dafydd y Garreg Wen ezizenaz deitu zuten. Y Garreg Wen (galeseraz: "Harri Zuria") bera bizi eta Morfa Bychan herritik hurbil zegoen baserri baten izena zen.
Usadio edo kondairaren arabera Owen ohean eta hiltzorian zegoela ingurukoei harpa bat eskatu eta doinu hau konposatu omen zuen. Gazte eta 29 urte zituela hil zen, Porthmadog udalerritik hurbil dagoen Ynyscynhaearn herriko San Cynhaearn elizan ehortzi zutelarik.[1] Hitzak, Daviden heriotza eta handik ehun urte ingurura John Ceiriog Hughes olerkariak idatzi zituen.
1923ko otsailaren 23an jaio berria zen 5WA Cardiff irratiak abesti hau emititu zuen. Galesez inoiz irratiz entzundako lehen abestia izan zen[2].
|
|