Dagon (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2001 |
Izenburua | Dagon |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa galiziera gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, lan literario batean oinarritutako filma, fantasiazko filma, misteriozko zinema eta thrillerra |
Iraupena | 95 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Itzala Innsmouth Gain |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Stuart Gordon |
Gidoigilea(k) | Dennis Paoli (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Brian Yuzna Julio Fernández Rodríguez |
Konpainia ekoizlea | Fantastic Factory (en) Televisió de Catalunya Televisión de Galicia Galiziako Xunta |
Argazki-zuzendaria | Carlos Suárez Morilla |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Espainia |
Dagon, Espainian Dagon: la secta del mar deitua, 2001eko Stuart Gordon estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko film bat da. H. P. Lovecraft idazlearen The Shadow Over Innsmouth (euskaraz: «Itzala Innsmouth Gain») kontakizun laburrean oinarritua dago.
Paul eta Barbara neska-lagun xarmanta puntucom enpresa berriaren arrakasta ospatzen ari dira, Howard bazkidearekin eta Vicki emazte erakargarriarekin. Laurak Howarden itsasontzian ari dira oporretan, Galiziako kostaldean. Arazoak itsasontziak uharri baten aurka talka egiten duenean hasten dira, Vicki hondakinen artean harrapatuta utziz. Howard berarekin geratuko da eta Paul eta Barbara herrirantz joango dira laguntza bila. Imboca izeneko arrantzale herri zaharkitu batera iristen dira, baina begiak kliskatu ezinik ikusten dituzte leihoetatik.