Dalkey uhartea (irlanderaz Deilginis eta ingelesez Dalkey Island) Irlandako ekialdeko kostaldean dagoen uharte bat da, Dublin hiritik 16 kilomeetro hegoaldea, izen ematen dion Dalkey udalerriaren parean eta Dún Laoghaire hiritik 3 kilometro hegoaldea. Bere irlanderazko deilg izenak arantza esan nahi du, antzinako eskandinavieraz øy ("uharte") izena jaso ohi zuelarik.
Uharte honetan Irlandako kostaldean arras ohikoak diren Martello dorreetako bat kokatzen da.