Damnation (telesaila)

Damnation (telesaila)
Jatorria
IzenburuaDamnation
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua1
Atalak10
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoatelebista drama
Antzezlea(k)
Killian Scott (en) Itzuli
Logan Marshall-Green
Sarah Jones (en) Itzuli
Christopher Heyerdahl
Melinda Page Hamilton (en) Itzuli
[[Kategoria:Killian Scott (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]

[[Kategoria:Sarah Jones (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]

[[Kategoria:Melinda Page Hamilton (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
Emanaldia
Jatorrizko igorlea USA Network
Hasiera-data2017ko azaroaren 7a
Amaiera-data2018ko urtarrilaren 18a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaCalgary

usanetwork.com…
IMDB: tt6106704 Filmaffinity: 286714 Allocine: 20680 Rottentomatoes: tv/damnation Metacritic: tv/damnation-2017
Facebook: damnationtv Twitter: damnationtv Instagram: damnationtv Netlix: 80176771Edit the value on Wikidata

Damnation Ameriketako Estatu Batuetako drama telesail bat da. Universal Cable Productions eta Netflixen arteko koprodukzioa da. Telesaila 2017ko azaroaren 7an estreinatu zen, Netflixen bidez mundu eta mundu osoan zehar. Denboraldi bakarraren ostean, 2018ko urtarrilaren 25an bertan behera geratu zela iragarri zuten.[1]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1930. hamarkadan kokatuta, Depresio Handiko langile gerra erdian, Seth Davenporten istorioa kontatzen du Damnationek, iragan bortitzeko gizona eta apaiza predikariaren itxura egiten duena herriko langileekin batera iraultza egiten saiatzeko industria gizon diruzaleen, bertako bankuaren, Sheriff departamenduaren eta egunkariaren ustelkeriaren aurrean. Bere aurrean Creeley Turnen izango du, Pinkerton Detektibe Agentziarentzako lan egiten duena industrialisten zerbitzura langileen huelga geldiarazteko. Herriko jendeak eta industriaren jabeek ez dakitena zera da: Seth eta Creeley anaiak dira.

Aktoreak eta pertsonaiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran Aden Youngek egin behar zuen pertsonaia nagusiaren papera.

Telesaila 2017ko maiatzaren 12an agindu zuten.

Istorioak benetako gertakizunak hartzen ditu abiapuntu moduan. 1930. hamarkada hasieran Farmers' Holiday Association elkarteak nekazariak huelgara deitu zituen, telesaila gehienbat  gauzatzen den Iowa estatuan hain zuzen. “Penny auction” edo zentimo enkantea deritzon teknika ere ohikoa zen garaian nekazarien artean haien lurrak bankuak eraman ez zitzan.

Aldi berean Kentuckyn eman zen ikatz meatzarien grebak (Harlan Country War edo Bloody Harlan izenez ezaguna) garrantzia du gidoian. JH Blair sheriffa eta Florence Reece pertsonaia historikoak dira biak, eta Reecek bigarren atalean abesten duen “Which side are you on?” folk abestian Blair sheriffak Harlanen egindakoari erreferentzia egiten zaio.

Bai Creeley Turner kontratatzen duen Pinkerton Detektibe Agentzia eta bai Connie Nunn kontratatzen duen William J. Burns International Detective Agency benetako agentziak izan ziren, 1930. hamarkadan grebak geldiarazten zituztenak.

Aldi berean, Black Legion taldea izen bereko talde paramilitar faxistan oinarrituta dago, gutxiengo etniko, politiko eta erlijiotseun aurka egiten zutenak, baita huelgetan parte hartzen zuten langileen kontra ere.

Zenbakia Titulua Zuzendaria Gidoia Emisio data
1 "Sam Riley's Body" Adam Kane Tony Tost 2017ko azaroak 7
2 "Which Side Are You On?" Adam Kane Tony Tost 2017ko azaroak 14
3 "One Penny" Rod Lurie Tony Tost 2017ko azaroak 21
4 "The Emperor of Ice Cream" Rod Lurie Michael D. Fuller 2017 azaroak 28
5 "Den of Lost Souls" Eva Sorhaug Julia Cohen 2017ko abenduak 14
6 "In Wyoming Fashion" Eva Sorhaug Kevin Lau 2017ko abenduak 21
7 "A Different Species" Alex Graves Nazrin Choudhury 2017ko abenduak 28
8 "The Goodness of Men" Katie Jacobs Rayna McClendon 2018ko urtarrilak 4
9 "Dark Was the Night, Cold Was the Ground" Kate Dennis Julia Cohen eta Michael D. Fuller 2018ko urtarrilak 11
10 "God's Body" Adam Kane Tony Tost 2018ko urtarrilak 18

2018ko urtarrilaren 25ean telesaila bertan behera geratuko zela iragarri zutenean jende askok erabaki hori aldatzeko eskatu zuen plataforma ezberdinen bidez.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Holloway, Daniel; Holloway, Daniel. (2018-01-26). «USA Cancels ‘Damnation,’ Pulls Plug on ‘American Rust’» Variety (Noiz kontsultatua: 2019-03-06).
  2. Funderburk, Lydia. Save Damnation. (Noiz kontsultatua: 2019-03-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]