Damnazioa (latinezko damnatio hitzetik) edo kondenazioa kontzeptu erlijioso bat da, zehazten duena bizi ondoko zigorra edo tormentua ezartzen dela Lurreko bizitzan izan jokabideagatik.
Antzinako Egiptoko erlijio-tradizioan, hildakoek Maaten 42 aitorpen negatiboak errezitatzen zituzten bihotza egiaren lumaren ondoan pisatzen zitzaien bitartean. Haien bihotza luma baino astunagoa izanez gero, Ammitek irentsiko zuen.
Zoroastrismoak Azken Judizioaren kontzeptu eskatologikoa garatu zuen (Frashokereti), non hildakoak altxatuko baitira. Zintzoak esne ibai batean ibiliko dira, eta gaiztoak metal urtutako ibai batean erreko.
Kristautasuna bezalako erlijio abrahamikoek antzeko kontzeptuak dituzte: fededunek azken egunean epaiketari aurre egiten diote, non zehaztuko baitzaie beren bekatuen arabera Gehenan edo Zeruan eternitatea igaroko duten ala ez [Markos 3:29]. Damnaturik dagoen gizakia Infernuan dago, Zerutik aparteko egoera batean, Jainkoaren graziatik kanpo.