Daniel Chester French (Exeter, New Hampshire, 1850eko apirilaren 20, Stockbridge, Massachusetts, 1931ko urriaren 7a) estatubatuar eskultorea izan zen.
Eskultore izateko prestatu zen anatomia eta marrazketa ikasten, eta zazpi urte eman zituen Florentzian Thomas Ball eskultorearen estudioan. Estatu Batuetara itzulita, bere estudioa ireki zuen, lehenik Washingtonen eta gero Bostonen eta New Yorken.
Conford hiriak 1875ean enkargatutako The Minute Man lanarengatik lortu zuen errekonozimendua. Bere lanik ezagunena Abraham Lincolnen estatua monumentala da Washingtongo Lincoln Memorialean. H. Augustus Lukemanekin batera, Pulitzer Sariaren urrezko domina diseinatu zuen.
Eskulturako Elkarte Nazionalaren sortzailea eta Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia, Diseinuko Akademia Nazionala eta Amerikako Arte eta Letren Akademiako kidea izan zen.