Danse macabre (Saint-Saëns) | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1874 |
Argitaratze-data | 1875 |
Estreinaldi-data | 1875eko urtarrilaren 24a |
Izenburua | Danse macabre |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | frantsesa |
Tonoa | sol minor |
Hitzak | Henri Cazalis (mul) |
Libretista | Henri Cazalis (mul) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Camille Saint-Saëns |
Argumentu nagusia | Heriotzaren dantza |
Danse macabre (euskaraz: «dantza makabro»; Op. 40) Camille Saint-Saëns frantziar musikagileak konposatutako poema sinfonikoa da. Henri Cazalisen poema batean oinarritua, Heriotzaren dantzaren sineskeria zaharra birsortzen du.[1] Konpositorearen piezarik ezagunena da.
1875eko urtarrilaren 24an Parisen estreinatutako lanak Heriotza du protagonista, gauerdian biolina jotzen. Bere erritmoan, eskeletoak hilobi baten inguruan dantzan ari dira. Egunsentian, oilarraren kantuarekin, hildakoak beren hilobietara itzultzen dira.
Danse macabre, nagusiki, kontzertino batek interpretatzen du, biolin obbligato bat eginez. Orkestra batekin batera, haize sekzioa honako hauek osatzen dute: pifano bat, bi flauta, bi oboe, bi klarinete soprano, bi fagot, lau tronpa, bi tronpeta, hiru tronboi eta tuba bat. Perkusio atalean kontzertu-tinbala, xilofonoa, bonboa, txindatak eta triangelua sartzen dira. Hari-sekzioak kontzertino bat izan behar du, biolinek, biolek eta harpa batek lagunduta.
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |