Darul Aman Jauregia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Afganistan |
Afganistango probintzia | Kabul probintzia |
Afganistango barrutia | Kabul District |
Hiria | Kabul |
Koordenatuak | 34°27′55″N 69°07′09″E / 34.46522°N 69.1193°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1925 |
Erabiltzailea | National Museum of Afghanistan (en) Segurtasuna Laguntzeko Nazioarteko Indarra |
Arkitektura | |
Estiloa | Arkitektura neoklasikoa |
Darul Aman Jauregia (persieraz: قصر دارالامان; paxtuneraz: د دارالامان ماڼۍ) Kabul erdigunetik hamasei kilometrotara dagoen jauregi modernoa da.
Darul Aman jauregia 1920ko hamarkadan eraiki zuten Amanullah Khan erregearen modernizazio kanpaina erreformistaren barruan.[1] Eraikin neoklasiko ikaragarria da, lautada batek inguratzen duen muino batean.
Kabulgo kanpoaldean etorkizuneko parlamenturako egoitza gisatzat hartu zuten. Eraikina erabilerarik gabe egon zen urte askoan zehar, kontserbadore erlijiosoek Amanullah boterea uztera behartu eta bere erreformak gelditu ondoren.
1969an, sute batek kaltetu zuen. Kabulgo Museoaren egoitza izateko zaharberritu zuten, eta, beranduago, Defentsa Ministerioarena 1970 eta 1980 hamarkadetan. 1978ko apirilak 27an, Saurreko Iraultzaren garaian, eraso zuten.
1990eko hamarkadaren hasieran Kabulen kontrola lortzeko borrokan ari ziren fakzio mujahidinek berriro suntsitu zuten.[2] 2019an jauregia zaharberritzeko eta berreraikitzeko lanak amaitu ziren.
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |