Dassam ur-jauziak | |
---|---|
![]() | |
Mota | ur-jauzi |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 23°08′36″N 85°27′59″E / 23.1434°N 85.4664°E |
Kokapena | Ranchi district (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Indiako estatua | Jharkhand |
Division of Jharkhand | South Chotanagpur division |
Indiako barruti | Ranchi district |
Dassam ur-jauziak edo Dassam Ghagh (दशम जलप्रपात) Indian dagoen ur-jauzi multzo bat da. Bundu herrian dago, Indiaren ekialdeko Jharkhand estatuan.[1]
Mundari hizkuntzako Da:song hitza du oinarrian eta "ura isuri" esan nahi du.
Itsas mailatik 336 metrotara kokaturik dauden hainbat ur-jauzi dira, euri sasoian denek bat egiten dute ur-jauzi zabala eratuz. Kanchi ibaiak 44 metrotako jauzia egiten du eta eskualdeko ur-jauzi handiena da.[2]
Ibaiko ura oso gardena eta garbia da baina azpiko putzuan bainua hartzea debekatuta dago ur-jauziak berak eragiten duen korrontea arriskutsua delako. 2001 eta 2006 artean bederatzi pertsona hil ziren bertan.[3]