Dataismo

Dataismoa

Dataismoa datu handietatik sortzen ari den esanahiak sortutako pentsaera edo filosofia deskribatzeko erabili den terminoa da. David Brooksek erabili zuen lehenbizikoz New York Timesen, 2013an.[1] Termino hori zabaldu egin da Yuval Noah Harari historialariaren Homo Deus: A Brief History of Future liburuan 2015az geroztik azaleratzen ari den ideologia edo erlijio-forma berri bat deskribatzeko, non "informazio-fluxua" "balio gorena" baita.

"Gaur egungo filosofian goranzko joera zein den esatea eskatzen badidazu, esango nuke Dataismoa dela", idatzi zuen David Brooksek The New York Timesen, 2013ko otsailean.[1] Brooks-ek argudiatu zuen gero eta konplexuagoa den mundu batean, datuetan oinarritzeak joera kognitiboak murriztu eta "oraindik nabaritu ez ditugun portaera-ereduak argitu" ditzakeela.[1]

2015ean, Steve Lohr Data-ism liburuan Big Datak gizartea nola aldatzen ari den aztertu zuen, Big Daten iraultza deskribatzeko terminoa erabiliz.[2]

Yuval Noah Hararik 2016ko liburuan, Homo Deus: A Brief History of Future, argudiatzen du lehiatzen diren egitura politiko edo sozial guztiak datuak prozesatzeko sistematzat har daitezkeela: "Dataismoak adierazten du unibertsoa datu-fluxuak direla, eta edozein fenomeno edo erakunderen balioa datuen prozesaketan egiten duen ekarpenaren araberakoa dela" eta horrekin "giza espezie osoa interpreta dezakegula".[3] Harariren arabera, Dataista batek "datuak maximizatu nahi ditu bitarteko are gehiagorekin konektatuz". Hararik iragartzen du prozesu horren ondorio logikoa gisa, inoiz baino gehiago, gizakiek autoritatea emango dietela algoritmoei beren bizitzako erabaki garrantzitsuenak hartzeko, hala nola norekin ezkontzeko eta zer karrera egiteko.[4] Harariren arabera, Aaron Swartzi Dataismoareen "lehen martiria" da.[5]

Dataismoaren inguruko Harariren deskribapena aipatzean, Daniel Miessler segurtasun-analistak uste du Dataismoak ez diola desafiorik egiten Hararik aldarrikatzen duen humanismo liberalaren ideologiari, gizakiak gai izango baitira aldi berean beren eta datuen garrantzian sinesteko.[6]

Hararik berak kritika batzuk planteatzen ditu, hala nola kontzientziaren arazoa, non dataismoak ez duen argibiderik ematen. Gizakiek organismoak algoritmoak ez direla jakin dezaketela iradokitzen du.[7] Dataismoak esan nahi du datu guztiak publikoak direla, baita datu pertsonalak ere, sistemak osotasun gisa funtziona dezan, eta faktore hori jada erresistentzia bat dela gaur egun.[8]

Beste analista batzuek, hala nola Terry Ortleibek, aztertu dute zenbateraino den dataismoa mehatxu distopikoa gizateriarentzat.[9]

Facebook–Cambridge Analyticaren datuen eskandaluak erakutsi zuen buruzagi politikoek Facebookeko erabiltzaileen datuak manipulatzen zituztela sarea manipulatzen zuten berariazko profil psikologikoak eraikitzeko. Datu-analisten talde batek Cambridge Analyticak Facebookeko datuen inguruan garatutako adimen artifizialaren teknologia erreproduzitu zuen, eta arau hauek topatu zituen: 10 "gustuko dut" markak makina bati pertsona bat lankide gisa ezaugarritzeko aukera ematen du, 70 "gustuko dut" lagun gisa, 150 "gustuko dut" aita gisa, 300 "gustuko dut" maitale gisa, eta, gainera, pertsona bat hark bere burua baina hobeto ezagutzeko aukera ematen du.[10]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Ingelesez) Brooks, David. (2013-02-04). «Opinion | The Philosophy of Data» The New York Times ISSN 0362-4331..
  2. (Ingelesez) Igo, Sarah E.. (2015-03-20). «You can run from Big Data, but can you hide?» Washington Post ISSN 0190-8286..
  3. Harari, Yuval. 'Homo sapiens is an obsolete algorithm': Yuval Noah Harari on how data could eat the world. .
  4. Harari, Yuval Noah. (2016-08-26). «Yuval Noah Harari on big data, Google and the end of free will» Financial Times.
  5. Yuval Noah Harari. (18 April 2013). «Data Processing - Part 1» YouTube.
  6. (Ingelesez) «Some Thoughts on Dataism» Daniel Miessler 2017-04-07.
  7. (Ingelesez) «From Humanism to Dataism. A future scenario. - Dataethical Thinkdotank» Dataethical Thinkdotank 2017-04-25.
  8. Steven Parton. (30 September 2018). «The Rise of Dataism: A Threat to Freedom or a Scientific Revolution?» Singularityhub.com.
  9. Terry Ortlieb. (2017-03-07). is Harari Dataism Dystopian. .
  10. Hannes Grassegger; Mikael Krogerus. (28 January 2017). «The Data That Turned the World Upside Down» Vice.com.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]