David Bustamante | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | David Bustamante Hoyos |
Jaiotza | San Vicente de la Barquera, 1982ko martxoaren 25a (42 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Paula Echevarría (2006ko uztailaren 22a - 2018ko martxoaren 21a) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Genero artistikoa | pop latinoa |
Ahots mota | lyric tenor (en) |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Vale Music |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
bustamanteoficial.com | |
David Bustamante Hoyos (San Vicente de la Barquera[1], Kantabria[2], 1982ko martxoaren 25a) espainiar pop abeslaria da.
2001ean Operación Triunfo[3] espainiar abesti-lehiaketan parte hartu zuen eta, horri esker, hurrengo urtean bere lehendabiziko diskoa atera zuen. 2016ko amaieran Espainian bi miloi ale saldu eta 800 zuzeneko baino gehiago egin ditu.
1882-2000
Gaztetatik musikarako gaitasuna erakutsi zuen, bere lehen emanaldia hamabi urterekin egin zuen bere lehengusuaren batailoan, Pecos taldearen “Guitarra” abestia[4] interpretatuz.
Abesten jarraitu zuen eta solfeoko hiru urte ikasi zituen, lehiaketetan parte hartzen hazi zan.
2001-2002
2001eko urriaren 22an, Bustamantek hemeretzi urtegaz bere lehenengo agerraldia egin zuen Operacion Triunfon eta 2002ko otsailak 11an hirugarren irabazlea izan zan.
Maiatzak 22an bere lehenengo albuma publikatu zuen, albumak lehenengo hiru egunetan miloi terdi disko saldu zituen eta Espainian astebetean gehien saldu den diskoetako bat bihurtuz.
2002ko udan Bustamantek Espainiatik bira bat egin zuen bere diskoa aurkezteko Veronica Romero[5]rekin batera, programako beste lehiakide batekin, birak 80 kontzertu izan ditu gutxi gorabehera.
2003-2005
Bere bigarren diskoa Asi soy yo[6] izena zuen eta salmentetan lehenengoa izatea lortu zuen.
2004ean Espainian kontzertuak egiten ibili zen eta geroago Ameriketan ere hainbat hilabetez egon zan.
2005ean Caricias al Alma[7] izeneko disko berria aurkeztu zuen, lau astez jarraian Espainiako salmenta zerrendan lehen postua izan zen.
2006-2009
2006an musika latindar klasikoa jaso eban Pentimento diskoan. Bustamantek Mira Quien Baila[8] telebista lehiaketaren edizio berezi bat irabazita has zuen 2007a.
2008ko udaberrian, bustamantek bere diskoaren sustapen luze bati ekin zion latinooamerikan zehar, bere burua ezagurtarazi zuen herrialdeak eta Txile[9] edo Argentina[10] bezalako beste batzuk bisitatuz lehen aldiz.
2010-2011
2011ko urrian Mío estudioko zazpigarren diskoa argitaratu zuen. Bustamante finalista izan zen berriro Urteko Diskoaren Galan. Bitxikeria gisa, urte amaieran telebistarako jo zuen Disneyland Paris ospetsuan, Frantzian[11], eta hurrengo urtearen hasieran 'Bustamante Eguna' egin zuen Madrilgo Häagen Dasz[12] Antzokian.
2012-2013
2012an bere diskoaren promozioa egin zuen eta Antena 3ko El número uno programan epaimahaikide izan zen Sergio Dalma, Miguel Bosé, Mónica Naranjo, Ana Torroja eta Natalia Jiménezekin batera. Handik denbora batera, Más mío izeneko albumaren edizio berezia aurkeztu zuen, argitaratu gabeko kantuekin, eta 2013ko udaren hasierara arte luzatu zen bira berri bati ekin zion.
2014-2015
2014an, Mexikon grabatu zuen Vivir estudioko zortzigarren diskoa. Aste batzuk geroago platinozko diskoa atera zuen. 2015ean Espainiako bira egin zuen 50 kontzertu baino gehiagorekin. 2016an Los Angelesen grabatu zuen bere bederatzigarren diskoa: Amor de los dos.
2017-2018
2017an 35 kontzertutan zehar jarraitu zuen bira. Madrilgo WiZink Center - Kirol Jauregian aritu zen. 2018an abeslariak bere hamargarren albuma prestatu zuen, aurreko bira hogei kontzertu baino gehiagorekin amaitu zuen, Ana Guerrarekin Santiago Bernabeu estadioan kontzertuan aritu zen eta maiatzetik TVEko La 1 katean emititutako Bailando con las estrellas lanaren lehen edizioan parte hartu zuen.
2019-2020
2019an Luis Fonsiren aholkularia izan zen Antena 3ko La Voz lehiaketan eta Héroes en tiempos de guerra diskoa aurkeztu zuen Universal Musicen eskutik. 2020an, coach gisa jardun zuen Antena 3ren La voz Senior lanean (hurrengo bi urteetan betetzen duen posizioa), eta kolaboratzaile izan zen Como sapiens de La 1en.
2021-2022
2021ean, El desafío[13] telebistako talent show-aren lehiakide izan zen Antena 3n, eta «Dos hombres y un destino» abestiaren bertsio berri bat aurkeztu zuen, Veinte años y un destino bildumaren bakun gisa (bere 20. urteurreneko ibilbidearen errepasoa, ahotsez nahiz instrumentalki grabatutako arrakasta handiko disko batekin). 2022an eszenatokietara itzuli zen Veinte años y un destino lana aurkeztera, Espainian bira bat eginez.
Udan, Ibai Llanos[13]ek antolatutako La velada del año[14] boxeo-ekitaldiaren bigarren edizioan parte hartu zuen. Ekitaldia Twitchek eman zuen. Mister Jaggerri aurre egin zion ekitaldiko borroka nagusian.
2006ko uztailaren 22an Paula Echevarria aktorearekin ezkondu zen. Bikotea Covadongako Andre Maria Erreginaren Basilikan[15] ezkondu zen. Daniella, bere alaba, 2008ko abuztuaren 17an jaio zen Madrilen. Abeslariak eta aktoreak 2018ko martxoaren 21ean dibortzioa iragarri zuten ¡Hola![16] aldizkariaren bidez, ia hamabi urtez ezkonduta egon ondoren.