Dee Dee Bridgewater | |
---|---|
(2006) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Denise Eileen Garrett |
Jaiotza | Memphis, 1950eko maiatzaren 27a (74 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Gilbert Moses Cecil Bridgewater (en) (1971 - 1975) Gilbert Moses (1977 - 1985) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Michigan Estatuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, musikagilea, jazz musikaria, abeslaria, egile abeslaria, zinema aktorea, antzerki aktorea, disko-ekoizlea eta estudioko musikaria |
Jasotako sariak | |
Izengoitia(k) | Dee Dee Bridgewater |
Genero artistikoa | jazza vocal music (en) |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Atlantic Records |
deedeebridgewater.com | |
|
Dee Dee Bridgewater, Denise Eileen Garrett ezkondu aurretik (Memphis, 1950eko maiatzaren 27a) Ameriketako Estatu Batuetako jazz abeslaria da. Bi aldiz irabazi du Grammy Saria musikagile eta abeslari kategorietan, eta behin Tony Saria Broadway-n eginiko antzezpenagatik. JazzSet with Dee Dee Bridgewater programaren aurkezlea ere izan zen, National Public Radio irratian.[1] Horrez gain, NBEko FAOko Borondate Oneko Enbaxadorea da.[2]
Denise Eileen Garrett Memphis-en (Tennessee) jaio zen, eta Flint-en (Michigan) hazi zen. Bere aita, Matthew Garrett, tronpeta-jotzailea eta irakaslea zen Manassas High School-en; hari esker ezagutu zuen Denisek jazza. Hamasei urte zituela, Michiganeko tabernetan jotzen zuen rock eta rhythm and blues-eko hirukote bateko kide zen. 18 urterekin Michigan State University-ra joan zen lehenengo, eta gero Illinoisko Urbana-Champaign unibertsitatera. 1969an, SESBen bira bat egin zuen Illinoizko unibertsitateko big band-arekin.[3] Hurrengo urtean, Cecil Bridgewater ezagutu eta harekin ezkondu zen. Bikotea New Yorkera joan zen bizitzera, hiri hartan Cecilek Horace Silverren taldean jotzen baitzuen.
1970eko hamarkadaren hasieran, Bridgewater Thad Jones-Mel Lewis Jazz Orchestran sartu zen abeslari gisa. [4] Horrela hasi zen bere ibilbidea jazzaren munduan, estilo horretako hainbat musikarirekin jokatu baitzuen, hala nola Sonny Rollins, Dizzy Gillespie, Dexter Gordon, Max Roach, Rahsaan Roland Kirk, besteak beste. 1973an Montereyko Jazzaldian parte hartu zuen. Hurrengo urtean, bere Afro Blue diskoa kaleratu zuen, eta Broadwayko The Wiz izeneko musikalean parte hartu zuen.[5] The Wiz-eko Glinda the Good Witch-en pertsonaiaren antzezpenagatik, 1975eko emakumezko aktore berri onenaren Tony saria irabazi zuen, eta ikuskizunak ere musikal onenaren Grammya irabazi zuen 1976an. Dee Dee Bridgewater beste hainbat produkziotan agertzen hasi zen. 1984an Sophisticated Ladies musikalarekin Frantzian zehar bira bat egin ondoren, Parisera joan zen bizitzera 1986an. Urte berean, Lady Day ikuskizunagatik Laurence Olivier sarirako hautatu zuten.
1980ko hamarkadaren amaieran eta 1990ekoaren hasieran, Dee Dee jazz mundura bueltatu zen. 1990ean Montreuxeko Jazzaldian kantatu zuen, eta lau urte geroago, Horace Silverrekin kolaboratu zuen, eta Love and Peace: A Tribute to Horace Silver diskoa kaleratu zuen. 1996an, San Frantziskoko Jazzaldian parte hartu zuen. 1997ko Dear Ella diskoari esker Grammy bat irabazi zuen emakumezko jazz artista onenaren sailean, eta Live at Yoshi's zuzeneko diskoak ere hautatua izan zen 1998an.
2007ko abenduaren 8an, Terence Blanchard-ekin batera, Washington, DCko John F. Kennedy Center for the Performing Arts kulturgune nazionalean jardun zuen. [6] Gaur egun, abeslariak sarritan egiten ditu birak mundu osoan, batez ere jazz jaialdietan. 2009ko urriaren 16an Shanghaiko JZ Jazz Festival inauguratu zuen[7], non Ella Fitzgerald-ekin lotutako gaiak abestu zituen, Ellingtonen konposizioekin eta beste jazz estandar batzuekin batera.
Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundearen borondate oneko enbaxadore gisa, Bridgewaterrek lanean segitzen dunazioarteko elkartasuna sustatzeko, munduko gosearen aurkako borrokan oinarrizko proiektuak finantzatzeko xedeaz. Bridgewater Honoris Causa doktorea ere bada Michigango Unibertsitatean[8] eta Berklee College of Music-en[9], eta artista gazteak orientatzen eta trebatzen ahalegintzen da.
2017ko apirilean, Bridgewaterrek NEA Jazz Masters Award saria jaso zuen, Washington DCko Kennedy Centerren.[10] 2018an, Thelonious Monk/Hancock Institute of Jazzle erakundeak Maria Fisher Founder 's Award 2018 saria eman zion.[11] Gaur egun, mundu osoan bira egiten ari da, bere azken CDa, "Memphis... Yes, I' m Ready", bultzatzeko.
Bridgewaterrek solidaritate-ibilbide luzea du hainbat arlotan, arestian aipatutako FAOren Borondate Oneko Enbaxadore izendapenaz gain; horien artean aipa daitezke ASCAP Foundation Champion Award aria, UNESCOrekin batera Jazzaren Munduko Egunaren antolakuntzan egindako lan luzea eta Doris Duke Performing Artist Award sariarekik izan duen errekonozimendua.
2019an, Woodshed Network fundazioa sortu zuen. Erakunde hori Jazzeko Emakumeentzako programa gisa sortu zen, laguntza profesionala emateko eta tutoretzaren, ezagutza-trukearen eta komunitatearen interakzioaren bidez karrera berriak abian jartzeko.
Bridgewaterrek, hiru aldiz ezkonduta, hiru seme-alaba izan ditu: Tulani Bridgewater (Cecil Bridgewaterrekin), China Moses (Gilbert Moses zuzendariarekin) eta Gabriel Durand (Jean-Marie Durand espektakulu ekoizle frantziarrarekin).
Dee Dee Bridgewater Grammy sariaren historia | ||||||
Urtea | Kategoria | Izenburua | Generoa | Diskoetxea | Emaitza | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|
1989 | Jazz Bokaleko Interpretazio Onena - Emakumezkoa | Live in Paris | Jazza | MCA | Hautatua | |
1994 | Jazz Bokaleko Interpretazio Onena | Keeping Tradition | Jazza | Polygram | Hautatua | |
1996 | Jazz Bokaleko Interpretazio Onena | [1][Betiko hautsitako esteka]Love and Peace: A Tribute to Horace Silver | Jazza | Verve | Hautatua | |
1998 | Jazz Bokaleko Interpretazio Onena | [2][Betiko hautsitako esteka]Dear Ella | Jazza | Verve | Irabazlea | |
1998 | Ahotsak lagundutako instrumentu-moldaketa onena | [3][Betiko hautsitako esteka]Dear Ella | Jazza | Verve | Irabazlea | "Cotton Tail" abestirako |
2001 | Jazz Bokaleko Disko Onena | [4][Betiko hautsitako esteka]Live at Yoshi's | Jazza | Verve | Hautatua | |
2005 | Jazz Bokaleko Diskoa | [5][Betiko hautsitako esteka]J'ai Deux Amours | Jazza | DDB | Hautatua | |
2007 | Jazz Bokaleko Diskoa | Red Earth | Jazza | DDB | Hautatua | |
2010 | Jazz Bokaleko Diskoa | Eleanora Fagan (1915–1959): To Billie With Love From Dee Dee | Jazza | EmArcy | Irabazlea |
Ano | Título | Gênero | Gravadora | Billboard[13] |
---|---|---|---|---|
1974 | Afro Blue | Jazz | Trio | |
1976 | Dee Dee Bridgewater | Disco | Atlantic Records | |
1977 | Just Family | Disco | WSM | |
1979 | Bad for Me | Disco | Elektra Records | |
1989 | Live in Paris | Jazz | EmArcy Records | |
1992 | In Montreux | Jazz | Verve Records | |
1993 | Keeping Tradition | Jazz | Verve | |
1995 | Love and Peace: A Tribute to Horace Silver | Jazz | Verve | 13 |
1997 | Dear Ella | Jazz | Verve | 5 |
2000 | Live at Yoshi's | Jazz | Verve | 20 |
2002 | This Is New | Jazz | Verve | 7 |
2005 | J'ai Deux Amours | Jazz | DDB | 16 |
2007 | Red Earth | Jazz | DDB | 23 |
2010 | Eleanora Fagan (1915-1959): To Billie with Love From Dee Dee Bridgewater | Jazz | EmArcy | |
2011 | Midnight Sun (Compilation) | Jazz | EmArcy | |
2015 | Dee Dee's Feathers | Jazz | OKeh/Sony Masterworks | |
2017 | Memphis... Yes, I'm Ready | Jazz | OKeh/Sony Masterworks |