Semantikan, deixia esanahia izateko testuingurua behar duen adierazpena da; adibidez, hau, hi, hango. Deixiari dagokion adierazpen, aipamen edo testuinguru bati buruz deiktikoa dela esaten da. Etimologikoki antzinako grezieratik dator: deixis, seinalatu edo erakustea, latinez apellatio.
Xabier Altzibarrek horrela dio Literatura Terminoen Hiztegian: "Hizkuntzalaritzan denbora eta lekua erakusteko erabiltzen diren osagaiak mintzabide eta mintzatze mota guztietan erabiltzen dira, hiztuna eta entzulea denbora eta leku batean edo bestean gertatzen direnez. Maizenik erabiltzen diren hizkuntz elementuak izenordainak (ni, gu, hi, zu...), erakusleak, aditz formak, denbora eta leku aditzondoak dira. Literaturan, bereziki teatroan erabiltzen da; baita ere, esaterako, deskripzioan"[1].
Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |