Des'ree | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1968ko azaroaren 30a (55 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Camberwell College of Arts (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, musikagilea eta egile abeslaria |
Genero artistikoa | pop musika rhythm and bluesa |
Ahots mota | kontraltoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Epic Records 550 Music |
des-ree.com | |
Desirée Annette Weeks (Londres, Ingalaterra, 1968ko azaroaren 30a), Des'ree izen artistikoz, Soul eta R&B garaikidekoabeslari eta konpositore britainiarra da.[1][2] 90eko hamarkadan musika-genero horietako artistarik garrantzitsuenetako bat izan zen. Feel So High (zeineterako hiru bideo musikal ezberdin grabatu ziren), You Gotta Be, Life eta Kissing You (Romeo eta Julieta filmaren soinu-banda) arrakastengatik da ezaguna. 1999an, Brit Sarien galan, Artista Britainiar Onenaren Saria jaso zuen Bakarkako modalitatean.
Barbadosen (aita jaio zen irla) eman zituen bere bizitzako lehen urteak, familiarekin Londres hegoaldera itzuli zen arte. 14 urterekin itzuli zen berriro Barbadosera, eta hiru urtez egon zen han, familiarekin batera. Gurasoek reggaean, kalipsoan eta jazzean sartu zuten. Orduan erabaki zuen bizitza osoa musikari eskaintzea.
Irakurle amorratua zen oso gaztetatik, eta laster poesia irakurtzetik idaztera pasatu zen, bere kulturatik, historiatik eta bizitzan izandako esperientziatik ikasitako guztia kondentsatuz eta musikara ekarriz.
1992an, 23 urte zituenela, Mind Adventures lehen albumetik ateratako Feel so High kantuak arrakasta handia izan zuen, eta mundu osoan entzun zen, Erresuma Batuan 13. postuan eta Australian 28. postuan egon zen.
1994an, bere You Gotta Be singlea Billboard Hot 100eko Top 5era iritsi zen, eta arrakasta handia izan zuen Erresuma Batuan.[3][4] Abestiaren bideoa VH1 telebista kate estatubatuarrak gehien eman zuena izan zen, eta Billboard aldizkariko zerrendetan egon zen 80 astez.
Single hauen arrakastari jarraituz, I Ain't Movin bere estudioko bigarren diskoaren 1,6 milioi kopia saldu ziren mundu osoan. 1995ean, AEBetan bira bat egitera eraman zuen bere arrakastak, Seal abeslariarekin batera.
1996an, Romeo + Juliet film estatubatuarraren soinu bandan parte hartu zuen, Kissing You abestiarekin.
1997an, Crazy Maze singlea Nothing to Lose filmaren soinu bandan agertu zen Tim Robbins eta Martin Lawrencekin.
1998an, Life kantua erabateko arrakasta bihurtu zen Europan.
Des'reek dueto bat egin zuen Babyfacerekin, Bruce Springsteenen Fire kantua bertsionatzeko. Hav Plenty (1998) AEBetako zinema independenteko filmaren soinu bandan sartu zuten bertsio hori.
1999an, emakumezko bakarlari onenaren Brit Saria irabazi zuen.[5]
Dueto bat egin zuen Steve Winwoodekin, Plenty Loving, eta beste bat Terence Trent D'Arbyrekin (en), Delicate.
Dream Soldier 2003an jarri zuen salgai.
2019ko irailaren 8an musikara itzuli zen bere Don't Be Afraid kantuarekin, bere azken diskoa argitaratu zuenetik 15 urteko erretiroaren ondoren. Kantu hori A Love Story disko berrian sartu zen, 2019ko urriaren 11n argitaratua. Singlea eta albuma iritsi zirenean, Spotify, Deezer, iTunes eta beste musika-plataforma batzuetako argazkia aldatu zuen.