Desmond Llewelyn | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Newport, 1914ko irailaren 12a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Ekialdeko Sussex, 1999ko abenduaren 19a (85 urte) |
Heriotza modua | : trafiko-istripua auto istripua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Radley College (en) Royal Academy of Dramatic Art 1937) : antzezpen |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
Gradua | sub-lieutenant (en) |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
| |
Desmond Wilkinson Llewelyn (1914ko irailaren 12, Newport, Gales – 1999ko abenduaren 19a, Firle, Ekialdeko Sussex, Ingalaterra) galestar aktore bat izan zen.
Cleopatra (1963) eta Chitty Chitty Bang Bang (1968) filmetan antzeztu izan zuen, halere eta inongo zalantzarik gabe mundu mailan nagusiki James Bond edo 007 ingeles espioiaren filmetan MI6 inteligentzia agentziako laborategiko arduraduna zen Q edo Boothroyd maiorra agentearen papera antzezteagatik ospetsua izan zen.
Q agenteak filma guztietan Jamers Bondi bere asmakuntza berri, bitxi eta hilgarriak azaldu eta eurei buruzko hitzaldi edo hiztasperturen bat eman ohi ziolarik, sarritan Bondek interes falta agertu edo ez entzunarena egiten zuelarik.
Bonden filma saileko lehenbiziko bere agerpena 1963ko From Russia With Love filman izan zen, artan Sean Connery eskoziar aktorearekin batera agertu zelarik. Filma hartatik aurrera eta 1999ko The World Is Not Enough filmararte sail guztiko filmetan antzeztu zuen, salbuespen bakarra antzeztu ez zuen 1973ko Live and Let Die filma izan zen, honela Bonden filma saileko aktorerik beterano eta iraunkorrena bilakatu zelarik.
Auto istripuz hil zen, Ingalaterrako Ekialdeko Sussex konderriko Firle udalerrian, bera gidari zihoan Renault Mégane autoa beste gidari baten Fiat Bravo bat jo eta txikitu zuenean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Desmond Llewelyn |