Desoxirribonukleasa II

Desoxirribonukleasa II
MotaEsterasa
Identifikatzaileak

Desoxirribonukleasa II (DNasa II, DNasa pankreatikoa, desoxirribonukleasa azidoa, DNasa azidoa) entzima familia bat da. Izenak adierazten duen bezala, entzima hauek pH azidoan dute jarduera optimoa, eta hortaz lisosometan aurkitu ohi dira. Entzima hauek DNA natiboaren edo desnaturalizatuaren desoxirribonukleotidoen arteko fosfodiester loturak hidrolizatzen dituzten endonukleasak dira. Hala, kate bakarreko liseriketa mekanismoari esker hauen jardueraz 3’-fosfato eta 5’-hidroxilo muturrak dituzten produktuak lortzen dira[1].

DNasaren jarduera hiru pausoetan gertatzen da. Hasierako fasean entzimak hainbat koska egiten ditu fosfodiester loturetan. Bigarren fasean, azidoetan disolbagarriak diren nukleotidoak osatzen dira. Hirugarren eta azken fasean, oligonukleotidoak murriztearen ondoriozko desplazamendu hiperkromikoa (material baten xurgatzeko gaitasunaren handipena) gertatzen da[1].

DNasa II mota anitz ezagutzen dira, horien artean hurrengoak aurkitzen dira:

  • DNasa II alfa (DNasa II bezala ezagutua), giza ehun guztietan agertzen dena[2]. Saguetan ikusi izan da entzima honen mutazioek apoptosi bidezko DNAren degradazioa eragiten dutela[3].
  • DNasa II beta (DLAD edo DNase II-Like Acid DNase ere deitua) begi eta listu gurinetan adierazten da bereziki. Bere funtzioetako bat DNA begietatik erauztea da. Entzima honen maila txikiak prostata, birika eta nodulu linfatikoan ere aurkitu dira[4]. Saguetan entzimaren defizientziak kataraten garapenean eragina dauka.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) Bernardi, Giorgio. (1971). «11 Spleen Acid Deoxyribonuclease» The Enzymes (Elsevier) 4: 271–287.  doi:10.1016/s1874-6047(08)60371-6. ISBN 978-0-12-122704-3. (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
  2. (Ingelesez) Yasuda, T.; Takeshita, H.; Iida, R.; Tsutsumi, S.; Nakajima, T.; Hosomi, O.; Nakashima, Y.; Mori, S. et al.. (1998-07). «Structure and organization of the human deoxyribonuclease II (DNase II) gene» Annals of Human Genetics 62 (4): 299–305.  doi:10.1046/j.1469-1809.1998.6240299.x. (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
  3. Varela-Ramirez, Armando; Abendroth, Jan; Mejia, Adrian A.; Phan, Isabelle Q.; Lorimer, Donald D.; Edwards, Thomas E.; Aguilera, Renato J.. (2017-06-02). «Structure of acid deoxyribonuclease» Nucleic Acids Research 45 (10): 6217–6227.  doi:10.1093/nar/gkx222. ISSN 1362-4962. PMID 28369538. PMC 5449587. (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
  4. (Ingelesez) «DNASE2B - Deoxyribonuclease-2-beta precursor - Homo sapiens (Human) - DNASE2B gene & protein» www.uniprot.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]