Detente

¡Detente!
¡Detente! - Otoitza

Detente ("detenerse" -euskaraz: «gelditu»- aditzaren aginterazko forma; euskaraz: «geldi») XIX. eta XX. mendeetako espainiar gerretako soldadu katoliko batzuek bihotzaren ondoan zeramaten "detente, bala" edo "tente, bala" legenda zeraman eskapulario, txapa edo oihal zati bat da. Esaera horren ondoan Jesusen Bihotzaren irudia agertzen zen. Detenteak, gehienetan, karlistek erabiltzen zituzten babes gisa.[1]

Berez, eskapularioa 1686an asmatu zuen Margarita Maria Alacoque frantziar mojak eta 2017an espainiar soldaduek erabiltzen zuten.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Barraycoa, Javier. (2019-6-3). «¿Qué es el Detente o Detente bala que llevaban los carlistas?» El Correo de España.
  2. (Gaztelaniaz) «Los militares españoles destinados en Líbano portan los «detente bala» de las carmelitas de Toledo» religionenlibertad.com 2017-1-17.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]